Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CIC biomaGUNE, Biomaterialen Ikerketa Kooperatiborako Zentroa martxan da

Dokumentuaren akzioak

CIC biomaGUNE, Biomaterialen Ikerketa Kooperatiborako Zentroa martxan da

2006/12/15 - Unibertsitatea.net
Besteak beste, hiesa eta minbizia prebenitzeko ikerketak egingo ditu atzo Donostiako Parke Teknologikoan aurkeztutako zentroak.

Atzo aurkeztu zuten CIC biomaGUNE, goi mailako ikerketa zientifikoan eta teknologiaren garapenean lan egiteko irabazi asmorik gabeko zentroa. Iazko urtarrilean, Zamudion (Bizkaia) inauguratutako CIC bioGUNE Biozientzien Ikerketa Kooperatiborako Zentroaren bigarren adarra da.

CIC biomaGUNE, Biomaterialen Ikerketa Kooperatiborako Zentroak, kimikaren, fisikaren eta biologiaren esparruak ikertuko ditu eta garrantzia berezia izango dute molekulek eta nanoestruktura biologikoen aplikazioek.  Besteak beste, hiesaren eta minbiziaren prebentziorako ikerketak garatuko dituzte.