Dokumentuaren akzioak
Zientzia eta Teknologiaren Corpusa aurkeztu da
Zientzia etaTeknologiaren Corpusa (ZT corpusa) UPV/EHUko IXA taldearen eta Elhuyar Fundazioaren lankidetza-proiektua da. Oinarrizko diseinu lanak 2003an hasi ziren eta 2004-2006 bitartean lantalde zabala aritu da corpusgintzan.
ZT corpusa, zientziaren eta teknologiaren alorreko euskarazko testu-bilduma egituratu eta etiketatua da eta bere helburu nagusia esparru horietako euskararen erabilera ikertzeko baliabidea izatea da.
Corpusa elikatzeko, 1990-2002 bitartean argitaratutako
zientzia eta teknologiaren alorreko artikuluak eta liburuak hartu dira kontuan, guztira, 18 hornitzaileren 5.254 obra. Hauetatik ekarpen handiena egin dutenak Elhuyar Fundazioa eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) dira. Gainera testuen aukeraketarako UEUko Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basea erabili da besteak beste.