Dokumentuaren akzioak
Jazz zikloa egingo da Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Martxoaren 26tik 30era, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Jazz
Zikloa izango da zazpigarren urtez. Ziklo Honen helburua komunitate unibertsitarioari jazza hurbiltzea da eta musika estilo honek unibertsitatean bere lekua izatea. Urtez urte finkatzen joan den zikloa
izan da gainera, publikoa handitzen joan baita.
Bost kontzertu izango dira, guztiak arratsaldeko zortziretatik aurrera NUPko jantokietan. Jardunaldi hauetan,
Euskal Herri mailako eta Estatu mailako artisten konbinaketa bat egin nahi da,
beti ere estilo desberdinetako oreka mantenduz, publikoaren aniztasuna
kontuan hartuta.
Aurten, programazioa tailer batekin eta bi argazki erakusketekin osatu dute. Martxoaren 30ean izango da tailerra Arrosadiako Campuseko jantokietan eta jazza, musika elektronikoa eta teknologia berriak uztartuko ditu. Ondoren tailerrarekin loturiko kontzertua izango da "Electronic Jazz Visión" taldearen eskutik.
Programazio guztia, HEMEN topa daiteke.