Dokumentuaren akzioak
NUPek eta Eusko Ikaskuntzak elkarlan akordioa sinatu dute
Orain artean, Nafarroako Unibertsitatea Publikoak (NUP) eta Eusko Ikaskuntzak ikerketa zientifikoko lanak egin izan dituzte elkarrekin, kongresu edo jardunaldiak besteak beste. Baina lan hauek sekula ez ziren akordio tinko bat izatera iritsi.
Orain ordea, beraien helburuak hobeto betetzeko NUP-ek eta Eusko Ikaskuntzak akordioa sinatu dute, ikerketan, irakaskuntzan eta kulturaren hedapenean. Horrela, jarduera komunetan lerroak indartzeko. Beraien lanetan, ikerketa lan bateratuak egingo dituzte, hauen argitalpenak, trukea eta zabaltzea ere elkar lanean eginez. Bestelako jarduerak ere antolatuko dituzte, jardunaldi, mintegi edo ikastaroak. Azken hauek hitzarmen zehatzak izango dituzte.