Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ardoaren turismoaren ikerketa Deustuko Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Ardoaren turismoaren ikerketa Deustuko Unibertsitatean

2006/12/13 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateko ikerketa batek ardoaren turismoaren onurak eta eskasiak aztertzen ditu

Deustuko UnibertsitateanArdoaren turismoa: aisiako beste esperientzia bat izeneko ikerketa burutu da. Helburua, enoturismoaren eskaintza eta eskariaren, onura eta eskasien inguruan hausnarketa egitea da.

Luis Vicente Elías Pastor, ikerketaren egileak,  ardoaren turismoa garatzeko une egokia dela dio eta bi beharrizan atzematen ditu:

  • Upeltegiak bisitak hartzeko egokitu beharra.
  • Enoturismoa kudeatzeko ardoaren kulturan pertsonak prestatzea.

Helburu horrekin sortu da Turismo Enologikoko Espezializazio Ikastaroa, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak antolatuta.