Dokumentuaren akzioak
Deustuko Unibertsitatearen eta La Caixaren arteko akordioa
2007/03/08 - Unibertsitatea.net
La Caixa erakundearekin sinatu du Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak akordioa. Hitzarmen honekin, bi erakundeen arteko elkarlana hasiko da.
Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak kudeatuko ditu hemendik aurrera La Caixaren datu baseak eta bankuko marketineko arduretan ere parte hartuko du.
Lankidetza eta ikasleen parte hartzea bultzatzeko, ikasleentzat mintegiak, workshopak, jardunaldiak eta praktika akademikoak antolatuko dituzte. Honez gain, beste hainbat hitzaldi izango dira marketineko joera berrien berri emateko.

Hitzarmen honen bidez, La Caixak eta Deustuko Unibertsitateak, unibertsitatea eta enpresen eguneroko lana hurbiltzea dute helburu.