Dokumentuaren akzioak
Armentiako basilikako azterketak, indusketak eta bisita gidatuak gelditu egingo dira oraingoz
2007/01/30 - Unibertsitatea.net
Gasteizko katedral zaharrak azken bi urteetan 20.702 bisitari izan ditu, beraietatik 4.200, ikasleak.
Vital Kutxaren Gizarte Ekintza da Gasteizko Armentia Basilikako azterketen, indusketen eta bisita gidatuen sustatzailea azken hiru urteetan.
Iazko urtean, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak, lan hauek guztiak sustatzeko erakunde publikoen babesa beharrezkoa zela aipatu zuen. Hilabete hauetan guztietan ez omen dute inolako babesik jaso eta horren eraginez, oraingoz azterketak, indusketak eta bisita gidatuak gelditzea erabaki dute.