Dokumentuaren akzioak
EHUren programa berri batekin Amerikan eta Asian ikasteko aukera dago
Orain arte EHUko ikasleek Erasmus eta Sicue-Séneca bekak zituzten Euskal Herritik kanpora ikastera joateko. Hauek Europa eta Estatu mailara mugatzen diren bekak dira. Orain ordea, EHUko ikasleek "EHU/AL eta beste batzuk" beka berriari esker, Amerika eta Asiako unibertsitateetara joateko aukera izango dute.
Programa hau aurtengo ikasturtean abiatu dute. 48 ikasle 13 unibertsitate desberdinetara joan dira eta kanpoko 64 ikasle hartu ditu EHUk. Datorren ikasturteari begira, joan ahal izango den unibertsitateko kopurua hogeita hamabostera handituko da.
35 unibertsitate horietatik gehienak Hego Amerikan daude kokaturik. Ikasleek urte betez joateko aukera izango dute. EHUk akordio honekin, Europara eta mundura zabaldu nahi ditu bere ikasleak ikasleen mugikortasuna eta beraien ikerketak handitzeko.