Dokumentuaren akzioak
Antisimetriaren Hipotesia vs Buru Parametroa: euskararen hitz hurrenkera ezbaian
Otsailaren 13, 14 eta 15ean Gasteizko EHUko Filologia eta Geografia-Historia Fakultateak antolatu dituen mintegiak izango dira. Euskararen hitz hurrenkera ezbaian izango dute, "Antisimetriaren Hipotesia vs Buru Parametroa: euskararen hitz hurrenkera ezbaian" izenburupean.
Orain arte autore gutxi batzuk soilik ahalengidu dira Kayneren hipotesiaren egokitasuna datu batzuetarako erakusten. Mintegi hauen helburua, euskararen oinarrizko hitz hurrenkera zuzenean ikertu duten hizkuntzalariak biltzea da. Baita datu, ideia zahar eta berriak elkarrekin trukatzea ere. Baina batez ere hipotesi bat edo besteren alde perpaus mailan eta izen sintagmaren mailan dauden argudioak zein diren eztabaidatu nahi da.
Nori zuzendua: Unibertsitateko kideei, ikasle zein irakasleei, baita euskal hizkuntzalaria den edozeini ere.
Izena emateko: Antolatzaileen helbideetan izena eman daiteke:
Oharrak:
- Nahi duenak aukera askeko kredituen baliokidetza eskaera egin dezake.
- Matrikula doakoa da eta bi hitzaldi ezik, besteak euskaraz izango dira.
Hona hemen egitarau osoa:
Otsailaren 13a, asteartea
16:00-17:00 |
Hitz hurrenkera, euskara eta mugimenduaren uniformetasuna Javier Ormazabal (EHU) |
17:00-17:05 |
Atsedenaldia |
17:05-18:05 |
Antisimetriaren bidetik, zenbait proposamen izen modifikatzaileen arteko ordenaz Beñat Oyharçabal (IKER-CNRS) |
18:05-18:30 |
Atsedenaldia |
18:30-19:30 |
Izen-sintagmaren barne hurrenkera: osagarriak aurretik, buruak gero Xabier Artiagoitia (EHU) |
Otsailaren 14a, asteazkena
16:00-17:00 |
Some arguments for an underlying spec-head-complement order in Basque Bill Haddican (University of York) |
17:00-17:15 |
Atsedenaldia |
17:15-18:15 |
La sintaxis de los objetos en euskera: prerrequisitos para un análisis antisimétrico Luis Vicente (Leiden University) |
Otsailaren 15a, osteguna
16:00-17:00 |
OV hizkuntzak: oinarrizko hurrenkeraz eta hurrenkera eratorriezArantzazu Elordieta (EHU) |
17:00-17:15 |
Atsedenaldia |
17:15-18:15 |
Hitz hurrenkera, antisimetria eta buru parametroa ikuspegi psikolinguistikotikItziar Laka (EHU) |