Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ingeniosus lehiaketa bigarren fasean sartu da

Dokumentuaren akzioak

Ingeniosus lehiaketa bigarren fasean sartu da

2007/03/21 - Unibertsitatea.net
Lea-Artibai Ikastetxeak abiarazi zuen Ingeniosus lehiaketa. Martxoan bigarren faseari ekin diote.

Lea-Artibai ikastetxeak otsailean jarri zuen martxan Ingeniosus lehiaketa. Batxilergo eta goi mailako prestakuntza zikloetako ikasleei zuzendutako lehiaketa da eta martxoan bigarren faseari ekin dio.

Fase honetan, Ingeniosuseko lehiakideek logika joko bat gainditu behar dute. Lortzen dutenek Ingeniosus kamiseta irabaziko dute eta lehenengo hamabostak erloju banarekin sarituko dira.

Maiatzaren 3a arte egongo da Lea-Artibai Ikastetxeak antolatu duen Ingeniosus lehiaketako lehenengo eta bigarrenĀ fasean parte hartzeko aukera. Horrela, orain arte parte hartu ez duenak bere abileziak erakusteko aukera izango du.