Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian LEE, Guitrans eta MU-ko Enpresa Zientzien Fakultateak elkarlanerako akordioa sinatu dute

Dokumentuaren akzioak

LEE, Guitrans eta MU-ko Enpresa Zientzien Fakultateak elkarlanerako akordioa sinatu dute

2007/01/12 - unibertsitatea.net
Akordio honekin, elkarlana bultzatu nahi dute hiru erakundeek garraio eta logistika sektorean.
LEE, GUITRANS eta Mondragon Unibertsitateko  EZF-ak sinatu duten akordioaren helburua Berrikuntza, Prestakuntza eta Komunikazio arloan zerbitzuak elkarrekin sustatzea da. Gipuzkoako eragin eremuan, logistika sektoreari egin nahi diote ekarpena.

Akordio honekin unibertsitatearen eta enpresen arteko lankidetza eta komunikazioa sustatu nahi da, era horretan Gipuzkoako garraio eta logistika sektoreari Gipuzkoan kalitatezko prestakuntza eskaintzeko.

Hiru erakundeek aipatutako jarduerak planifikazioa, antolakuntza, zabalkuntza eta sustapena abian jarriko dituzte. Horretarako, adostasunez ezarri duten programaz eta zehaztatutako ekintzez baliatuko dira.