Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurkezpena

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurkezpena

2006/11/29 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) bigarren hezkuntzako ikasleei datorren ikasturteari begira informazioa banatzen hasi dira. Julian Garrido Segovia eta Juan Carrasco Perezek egin zuten ekitaldiaren aurkezpta Olivos eraikinean.

Heldu den kurtsoari begira dauden berrikuntzak aurkeztu zituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Horien artean handiena Tuterako campusa martxan jarriko dela izango da.

Etorkizuneko ikasleei datorren ikasturteko eskaintza akademikoaren berri web-gunean emango da baita ikastetxeetara bidaliko diren txostenetan ere. Datorren martxoan ate irekien jardunaldiak burutuko dira eta orientaziorako baliagarri diren hitzaldiak emango dituzte. Martxoaren 24 eta 31ean izango dira Arrosadian eta martxoaren 18an Tuterako campusean.