Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jaione Apalategik "Ikastetxeen egitura intelektuala" eta "Aitona gurearen Makilakixki" liburuak kaleratu ditu

Dokumentuaren akzioak

Jaione Apalategik "Ikastetxeen egitura intelektuala" eta "Aitona gurearen Makilakixki" liburuak kaleratu ditu

2006/12/27 - Unibertsitatea.net
Pedagogian Doktore den Jaione Apalategik, "Aitona gurearen Makilakixki" liburua, bere nebarekin eta ilobarekin batera idatzi du.

Jaione Apalategi UEUkideak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak, liburu bi kaleratu ditu:

  • Ikastetxeen egitura intelektuala liburuan, ikastetxeen egitura intelektualaren errealitatea, Hezkuntza, Antolakuntza eta hizkuntzaren ikuspuntutik aztertzen du.
  • Aitona gurearen Makilakixki liburuan berriz, Jaione Apalategik, Jokin Apalategirekin (neba) eta Ur Apalategirekin (iloba) batera, 2006ko otsailean zendu zen Joxemartin Apalategi omendu nahi izan dute.

Bi liburuak kalean dira dagoeneko.