Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jubilatu eta gazteak pisukide

Dokumentuaren akzioak

Jubilatu eta gazteak pisukide

2007/02/19 - Unibertsitatea.net
Luis Perales Fundazioak adineko jendearekin etxebizitza banatu nahi duten gazteak bilatu nahi ditu. Ikasleen ostatu zerbitzua bultzatu nahi dute Arabako EHUko campusaren laguntzarekin.

Orain dela gutxi sortu zen Gasteizko Luis Perales fundazioak, etxebizitzen jabe diren jubilatuen eta ikasleen bila dabil. Bakarrik bizi diren adinduei konpainia egitea da helburua. Ikasleek horrela etxebizitza dohainik izango dute eta bakarrik dauden adineko jendeak konpainia eta laguntza. Azken batean, ikasle pisuak osatu beharrean, jubilatu eta ikasleen arteko pisuak osatzea da helburu.

Badira bost urte EHUren Arabako Campusean, antzeko proiektu bat martxan jarri zela. Baina orain artean ez du espero zen arrakastarik izan, urtero bataz beste, hamabi ikaslek soilik hartu baitute parte proiektu honetan. Proiektua indartu nahiean, EHUk bere laguntza emango dio elkarte honi.

Informazioa nahi duenak Gasteizko Heraclio Fournier kalean duen bulegotik pasa besterik ez du.