Dokumentuaren akzioak
EHUko ikasleak kexu Bizkaibusen zerbitzuarengatik
Leioako campuseko gazteek azken egunetan Bizkaibusek Leioara dituen lineatan atzerapenak izan direla esan dute. Orain dela gutxi, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat zerbitzu aldatu zituen, ordu batzuetan Leioara joateko zerbitzua indartzeko eta egokia izateko.
Ikasleen ustetan, zerbitzu horiek ez dira nahikoak, ordu batzuetan ezinezkoa izaten baita autobusera igotzea ere. Hainbat ikaslek salatu dute autobusak batzuetan ez direla dagokien orduan pasatzen eta beste batzuetan ez direla geltokietatik pasatu ere egiten.
Bizkaibusek ordea, ez dutela ikasleen aldetik inolako kexarik jaso esan du. Baten batek kexak edukiz gero eskuragarri omen ditu erreklamazio orriak eta autobus lineei buruzko xehetasunak 902 22 22 65 zenbakian.