Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Unibertsitatea aldarrikatu du Nazio Eztabaida Guneak

Dokumentuaren akzioak

Euskal Unibertsitatea aldarrikatu du Nazio Eztabaida Guneak

2007/01/29 - Unibertsitatea.net
Euskal Unibertsitateak, zabala, osoa, aurrerakoia eta berritzailea izan beharko luke.

Nazio Eztabaida Guneak larunbatean Andoainen egindako jardunaldian, Euskal Unibertsitatearen beharra aldarrikatu zuen behar akademikoen inguruan egindako azterketaren emaitzak jakinarazita.

Bertan, Euskal Unibertsitatearen aldeko lanean, 2003ko UEUren II. Kongresua giltzarri izan zela aipatu zen. Izan ere, Euskal Unibertsitatea kontzeptua argitu zen bertan: Etorkizuneko helburu gisa noizbait sortuko den unibertsitate fisikoa da. Hau da, izaera juridikoa eta entitate fisikoa duen erakundea.

Harrez gero, pausu nabarmenak eman dira, eta besteak beste jardunaldian datu hauek eman ziren:

    • Behin behineko titulu eskaintza proposamena: Enpresa Zientziak, Ekonomia eta Zuzenbidea, Hiri Ekologia, Etnologia eta Antropologia, Ikus-entzunezko komunikazioa, Fisioterapia, Hizkuntza zientzia aplikatuak eta Arkitektura.
    • Ikaslegoaren gaineko datuak: Azterketaren arabera, urteko 41.000-58.000 euskaldun izaten da unibertsitatean jarduteko prest eta ikasle barriak 6.000-8.000 artean izaten dira.

Jardunaldian esan zenez, dauden unibertsitateek, ez dituzte egungo Euskal Herriaren hezkuntza eta ikerketa premiak asetzen. Hori dela eta, Euskal Unibertsitatearen diseinua osatu eta proiektua egikaritzen hasteko ordua dela aipatu zen.


Informazio gehiago HEMEN aurkituko duzu.