Dokumentuaren akzioak
Bosnia Herzegobinan doktorego tesiak ezartzeko europar proiektu baten parte hartuko dute NUPeko irakasle batzuk
  2007/03/09 - Unibertsitatea.net
    
                   Europako proiektu baten barruan sortuko dituzte doktorego tesiak NUP-eko irakasleek. Europatik proiektu honetara 350.600 euro bideratuko dira.
	               
                
            
            
        
                             
                             Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) hainbat irakaslek beste batzuekin batera doktorego programa ezarriko dute Bosnia-Herzegobinan Elikagaien teknologia izenburupean . 
Tempus programa europarraren proiektu bat da eta koordinatzailea Lovaniako Unibertsitate Katolikoa (Belgika) da. Bi unibertsitate hauez gain, Europako beste unibertsitate batzuk ere hartuko dute parte, besteak beste, Graz-eko Unibertsitatea (Austria), Sarajeboko Unibertsitatea, Banja Luka Unibertsitatea eta Lleidako Unibertsitatea.