Dokumentuaren akzioak
HUHEZIn moodle plataforma erabiltzen hasiko dira
2007/03/23 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakasle batzuk moodle plataforma erabiltzen hasiko dira.
Martxoan Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakasle batzuk, moodle plataformaren erabilerari buruzko ikastaroa egin dute Eduardo Sanchez Goi Eskola Politeknikoko irakaslearen eskutik.
Moodle plataforma online moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da.
Garabidean dagoen kode irekiko proiektua da eta giza konstruktibismoak
gidatutako hezkuntza-egoerak bultzatu nahi ditu. Gaur egun, ehunka herrialdetan erabiltzen da.
Hemendik aurrera, HUHEZIko irakasleek beraien irakasgaia moodle plataformaren bidez emateko aukera izango dute eta helburua epe laburrean fakultateko karrera eta irakasgai guztietara zabaltzea izango da.