Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian HUHEZIk Europako Comenius proiektuaren barruan egin zituen lehengo astean topaketak

Dokumentuaren akzioak

HUHEZIk Europako Comenius proiektuaren barruan egin zituen lehengo astean topaketak

2006/11/29 - unibertsitatea.net
Europako Comenius proiektuaren barruko aste beteko jardunaldiak izan ziren Debako Kresala hotelean.

Azaroaren 21etik 24ra bitartean, HUHEZIko 30 kide bildu ziren Deban, Gales, Norvegia, Lituania eta Irlandako profesionalekin batera, Comenius 2.1 proiektuan lan egiteko asmoz. Eskola integraletako zuzendari, curriculum planifikatzaile, kudeatzaile eta aholkularientzat ikastaro heleaniztunak sortzea izan zuten helburu jardunaldi hauetan.

Helburua hori izateaz gain, gurasoen kontzientziazioa, herrialde bakoitzaren premiak, jarraikortasuna, irakaskuntza ereduak eta gizarte mugikortasuna aztertu zituzten.

Topaketetako egunetako batean gainera, bi ikastetxe bisitatu zituzten, Antzuolako Eskola Publikoa eta Eskoriatzako Almen Ikastola.