Dokumentuaren akzioak
Txinera unibertsitatean
2007/01/25 - Unibertsitatea.net
Hizkuntzak jakitea oso garrantzitsua izaten da. Txinera ere bere garrantzia hartzen ari dela argi ikus daiteke unibertsitatean.
Txinera da etorkizuneko hizkuntza, hori dela eta, M.U-ko Enpresa Zientzien Fakultateak txinera ikasteko aukera eman du aukera askeko irakasgaien artean. Irakasgaia arrakastatsua izan da, 50 ikaslek egin baitute hizkuntza hau ikasteko hautua. Horregaitik ondoriozta daiteke, ikasle askok etorkizunean txinera erabiltzeko aukera handiak ikusten dituztela enpresa muduan.
Enpresa Zientzien Fakultateak lehen aldiz eman du aukera txinera ikasteko Jo Ping Lu Tsai irakaslearen gidaritzapean. Aurreko ikasturteetan frantsesa, ingelesa eta alemana ikasteko aukera zuten ikasleek.