Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jorge Oteiza katedrak artearen egoeraz eztabaidatuko du

Dokumentuaren akzioak

Jorge Oteiza katedrak artearen egoeraz eztabaidatuko du

2007/02/21 - Unibertsitatea.net
Francisco Jarauta Filosofiako Katedradunak zuzendukotako jardunaldiak, martxoaren 6, 7 eta 8an izango dira Nafarroako Museoan eta Jorge Oteiza Museoan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) duen Jorge Oteiza Katedrak aurtengo ediziorako artearen inguruko egoerari buruzko analisiak eta eztabaidak antolatu ditu. Hiru batzar egingo dira martxoaren, 6, 7 eta 8an Nafarroako Museoan eta Jorge Oteiza Museoan.

Nafarroa Museoan hasiko dituzte martxoaren 6an, kultura eta arte garaikidearen perspektiben inguruan. Horri buruz, Francisco Jarauta eta Kevin Power-ek hitz egingo dute.

Martxoaren 7an, Jorge Oteiza Museoan burutuko dira jardunaldiak. Delfín Rodriguez eta María Guasch-ek zuzenduko dute "La Mirada Crítica" izenburupean.

Jardunaldiei bukaera martxoaren 8an emango zaie. Hasitako leku berean, hau da, Nafarroako Museoan izango da jardunaldia. José Lebrero eta José Miguel G. Cortések zuzenduko dute eguna eta gaur egungo artearen erakundeei buruzko eztabaida egingo dute.

Informazio gehiago nahi duenak 948.16.84.80 telefonora deitu dezake edo catedrajorgeoteiza@unavarra.es helbidera idatzi.