Dokumentuaren akzioak
Immigrazioa eta hizkuntza politika udalerri euskaldunetan izanburupeko jardunaldia UEUn
2006/11/29 - UEU
UEUk jardunaldiak antolatzen jarraitzen du. Abenduan immgrazioari eta hizkuntza politikari buruzkoa antolatu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin (UEMA) elkarlanean.
Abenduaren 14rako Eibarko Markeskoa Jauretxean UEUk eta UEMAK immigrazioa eta hizkuntza politikari buruzko jardunaldia antolatu dute, udalerri euskaldunetan zentraturik.
Udalerri euskaldunetako hautetsiei, gizarte laguntzaileei, immigrazioa eta kultur aniztasunaren gaiekin interesatuta daudenei dago zuzendurik.
Matrikula epea abenduaren 11ean bukatzen da. Informazio gehiago edo izena eman nahi duenak, www.ueu.org orrialdean aurkitu dezake.