Dokumentuaren akzioak
Unibertsitateko kreditu-sistemara egokitzeko aplikazioa Euskarazko Software Katalogoan
2007/01/11 - Unibertsitatea.net
ECTS aplikazioa unibertsitateko irakasleen lanean lagungarria izateko sortu da.
ECTS kreditu sistemara egokitzeko aplikazioa, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) eta Xabier Isasi EHUko irakaslearen arteko elkarlanetik sortu den aplikazioa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu du diruz.
ECTS aplikazioa, unibertsitateko irakasleei zuzenduta dago eta Euskarazko Software Katalogoan, Softkat-en dago eskuragarri.
Batasun Europarreko goi-mailako Hezkuntza Eremuaren antolaketak, ikasketa unibertsitarioen aldaketa ekarriko du eta ondorioz, irakasleen jarduera eta antolakuntza egokitu egin beharko da. Ildo honetatik sortu da ECTS Excell aplikazioa. Gainera, orri guztiak kalkuluak ahalik eta modurik automatikoenean egiteko diseinatu dira.Lortutako emaitzak erreferentzia bat besterik ez diren arren, kreditu aldaketak eguneroko jardueran suposatuko duena aurrikusteko baliagarria izango da.