Ziztu bizian
"Osagaiz" jaio da, Osasun-zientziei buruzko aldizkaria
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Osasungoa Euskalduntzeko erakundeak (OEE) jarri dute martxan, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren laguntzarekin. Osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzea eta ikerketa taldeen lanak euskaraz ezagutzera ematea da online aldizkari honen helburua
ElkarOla. Hizkuntza- eta hizketa-teknologien arloko ikerketa-proiektua
Proiektuan landutako teknologiek izan ditzaketen aplikazioen erakusle, hiru demo garatu dira, eta horiek aurkeztu dituzte gaur
Ania Ibarguren: "Hondakin organiko kantitate handiak modu jasangarri eta merke batean kudeatzea posible dela ikusi dugu"
Ania Ibarguren Quintanak (1988, Donostia) 2017ko IkerGazte kongresuko Zientziak eta Natur Zientzietako saria jaso du ex aequo Amaiur Esnaolarekin batera. Ibargurenek "Noaingo oilategi konpostagailua etxeko soberakin organikoak aprobetxatzeko ikerkuntza partehartzailea" izeneko lana aurkeztu zuen kongresuan. Izan ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Nekazal Ingeniaritza Teknikoa egin ondoren, ikasketa amaierako proiektu bezala Noaingo Oilategi konpostagailuaren 30 hilabeteetako funtzionamenduaren ebaluazioa egin zuen. "Gaur egun Ingurugiroaren Agrobiologia masterra amaitzen ari naiz (NUP-ek eta EHU-k elkarlanean eskaintzen duten master ofizial bakarra) eta ikasketa amaierako proiektua ere etxeko hondakin organikoen kudeaketaren ingurukoa izango da"
Molekula konplexuak sintetizatzeko metodo berria
UPV/EHUko Kimika Saileko Enrique Gómez Bengoa irakasleak buru duen ikertaldeak, Züricheko Unibertsitateko Cristina Nevado irakaslearen taldearekin batera, azterlan bat argitaratu du berriki Nature Communications aldizkarian
Victoria Nash: “Zaila da ulertzea fenomeno sozial, ekonomiko eta politiko asko on-line bizitza ere aztertu gabe”
UEUren "Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian" jardunaldian, besteak beste, Oxford Internet Institute-n esperientzia ezagutzeko aukera izango da bihar Victoria Nash zuzendari ondoko eta ikertzailearen eskutik. Institutuaren sorreraz eta honek egindako ekarpenaz jardun dugu berarekin.
Irailera arte!
Badoa beste ikasturte bat, baina oporrak hartu orduko 2016-2017 ikasturteko laburpena egiteko momentu egokia da.
Baserriaren etorkizuna eraberritzeko tresna
Baserrien eraberritzeak ondarea, ingurumena eta alderdi sozioekonomikoa kontuan hartuz diseinatzeko metodologia bat sortu du UPV/EHUko Arkitektura Saileko Ugaitz Gaztelu Onaindia ikertzaileak
Gazteen artean euskararen erabilera aztertzeko 6.000 euroko bi beka
Eusko Ikaskuntzak emango ditu bekak, master amaierako proiektuentzako.
Bizkaia Zientzia Plaza izango da lehenengoz
Irailaren 14tik 24ra hainbat eratako ekitaldiak antolatu dituzte Bilbon, Ondarroan, Getxon eta Igorren. Adin guztietarako zientzia-dibulgazio jaialdia izango da.
Euskarazko hiru graduondoko sustatuko ditu UEUk datorren ikasturterako, bi on-line
UPV/EHUren eskaintzaren barruko berezko tituluak dira eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago.
Ikergai nagusia bertsolaritza duten proiektuentzako 2.000 euroko bi diru-laguntza
Master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira. Urriaren 15ean amaituko da eskariak aurkezteko epea.
Istripu nuklearretan esnean dagoen estrontzioa neurtzeko balio duen metodoa errutinazko azterketetara egokitua
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak larrialdi edo istripu nuklearretarako proposatutako metodo baten bideragarritasuna probatu du UPV/EHUko Segurtasun nuklear eta erradiologikoko ikerketa-taldeak errutinazko zaintza erradiologikoan integratzeko
Algoritmo matematikoak minbiziaren aurka
Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko ikertzaile talde batek garatu ditu algoritmoak eta berriki Nature Communications aldizkarian argitaratu dute
Ikergazte kongresuko hitzaldi nagusiak osorik ikusgai
Ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua maiatzaren 10, 11 eta 12an antolatu zuen UEUk Iruñean, NUPeko campusean
X. hausnartu sarietarako deialdia zabalik
Lanak bidaltzeko epea 2017ko irailaren 30ean amaituko da, egun hori barne hartuta.
Arkeologia arloko ikerketa lanerako 9.000 euroko beka
Eibarko Udalak egin du deialdia, UEUren laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskaltzale eta ikertzailea omentzeko.
Nafarroan "in vitro" ernalketa bidez jaiotako lehenengo txekorrak
Nafarroako Unibertsitate Publikoko IS-FOOD institutuko ikertzaileen eta Albaikide albaitaritza enpresaren arteko elkarlanari esker izan da
Beñat Garaio: "Nahiko lege-babes urria du euskarak, egunero zalantzan jartzen eta borrokatzen dena"
Magisteritza egin zuen Beñat Garaio Mendizabalek (1990, Gasteiz), baina gerora joan zen konturatzen zein zen bere benetako bokazioa. "Boisen nire ‘Erasmus’ urtea amaitzean, euskararen aldeko ekimen batzuetan sartu nintzen eta ustekabean, ikerketa lehiaketa bat irabazi nuen. Izugarri gozatu nuen ikerketa horrekin eta irabazi nuenean, ikertzailea izango nintzela erabaki nuen". Londreseko SOAS unibertsitatean Language Support and Revitalisation masterra egin zuen eta geroztik hizkuntza gutxituen eta euskararen munduan murgilduta dabil. Azken Ikergazte kongresuan poster aurkezpen onenaren saria jaso zuen gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.
MoodleMoot Euskadi urriaren 20an Gasteizen
Moodle erabiltzaileen esperientzien trukerako guneak dira MoodleMoot jardunaldiak. Munduan zehar hainbat tokitan egiten dira eta aurtengo MoodleMoot Euskadi jardunaldiaren antolaketa UEUk hartu du. Gasteizen izango da, urriaren 20an. Izena emateko epea zabalik dago.
Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Sarian parte hartzeko azken egunak
Arte Eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzea du xede sariak eta irailaren 25ean amaituko da lanak aurkezteko epea
Maialen Urbietak lehenengo Research Pitches Contest saria jaso du
Eleaniztasun goiztiarraren onurak aztertu ditu Urbietak UPV/EHUko Eleaniztasuna eta Hezkuntza masterraren barruan.
Ikertzaileen Europako Gaua lehenengoz Bilbon
Herritarrek ikertzaileen berri izan dezaten, ikerkuntzak gizarteari zein onura ekartzen dion ikusi eta eguneroko bizitzan duen eragina zein den jakin dezaten hainbat jarduera antolatu dituzte irailaren 29an eta 30ean Deustun.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak eta UEUk elkarlanerako hitzarmena aurkeztu dute
Zazpi saio programatu ditu UEUk Nafarroako Hezkuntza Graduetako ikasleen beharrizanei erantzun asmoz. Horretaz gain, aurrerantzean UEUk Udako Ikastaroetarako egoitza iraunkorra izango du Iruñeko Ezpeleta jauregian
Trikuharrietan eta leizeetan hobiratutakoen arteko desberdintasunak argitzen
UPV/EHUren Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailak eta Oxford Unibertsitateko School of Archaeologyk egindako ikerketa batek trikuharri eta leizeetan lurperatutako hezurren isotopo egonkorrak neurtu ditu, haien dieta zein zen zehazteko, eta, hala, Arabako Errioxan Neolitoaren bukaeran eta Eneolitoaren hasierako gizartea nolakoa zen jakiteko.
Arnasguneen eta udalerri euskaldunen gaurko eta biharko erronkak aztergai
UEMA eta Soziolinguistika Klusterrak gai horren inguruan antolatu dute IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia. Azaroaren 22an izango da Donostiako Karlos Santamaria Zentroan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak 30. urteurreneko ospakizunak hasi ditu
Gaur hasi eta urriaren 6ra bitartean ehun ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte Iruñean zein Tuteran.
Nagore Elu: "Gustuko dut ikertzen dudanak etorkizun batean aplikazioren bat izan dezakeela pentsatzea"
Nagore Elu Arantzamendik (1992, Ondarroa) txikitatik izan du gustuko giza gorputzak eta naturak berak nola funtzionatzen duen jakitea. Hori dela eta “Biokimika eta Biologia Molekularra” gradua egin zuen UPV/EHUn. Orduan ezagutu zuen ikerketaren mundua eta baita gustatu ere, baina “Biologia Molekularra eta Biomedikuntza” masterra egin zuenean erabaki zuen benetan ikerketaren munduan murgildu nahi zuela. Une honetan UPV/EHUko Biologia Molekularra eta Biomedikuntzako programan ari da doktoretza egiten, Ugo Mayor-en laborategian. Azken IkerGazte kongresuan Zientzia zehatzak eta natur zientzietako poster aurkezpen onenaren saria jaso zuen “Angelman Sindromearen oinarriak ikertzen: Zein da UBE3Aren biktima?” ikerlanarekin.
Urriaren 26an Euskarabilduaren seigarren edizioa
Oraingo honetan teknologia aurreratuak izango dituzte mintzagai; mundu osoko enpresek erabiltzen dituzten teknologia hauek euskarak edota Euskal Herriko enpresek nola baliatuko dituzten hausnartzeko.
Arrasateko San Joan elizan Erdi Aroko nekropolia topatu dute
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Arrasate Zientzia Elkarteak Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin iraileko azken astean egindako lan arkeologikoen emaitza izan da.
Lateralitatea aztergai, Neanderthaletatik gaur arte
Eder Dominguez Ballesteros UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko ikertzaileak egin du ikerketa industria litikoa aztertuz
"Lekualdatzeak" mintzagai Urbanbat jaialdian
Bilbon izango gizarte berrikuntza eta hirigintzari buruzko jaialdia, azaroaren 8tik 12ra bitartean
''Arkitekturan, euskaraz?'' II. Topaketa izango da abenduaren 2an
Mundu profesionalaren eta euskararen inguruko hausnarketa kolektiboa sustatzea du helburu UEUko arkitektura sailak antolatutako jardunaldiak
Haumea planeta bitxiak eraztuna du
Neptunoren orbitatik harago aurkitutako lehenengo eraztuna da eta horrek erakusten du uste baino eraztun gehiago egon daitezkeela Eguzki Sisteman zein beste planeta sistema batzuetan. Nature aldizkarian kaleratu dute ikerlana eta UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzaileek parte hartu dute.
Gotzone Hervás Barbara: "Bizi ohiturek hezur-dentsitate mineral maximoaren %20-%40an eragiten dute"
Biokimika eta Biologia Molekularreko gradua egin zuen Gotzone Hervás Barbarak (1991, Galdakao) UPV/EHUn. Gradu amaierako lana Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia sailean egin zuen. Urte luzez han izan ondoren, bertan beste ikerketa bat egiteko aukera eskaini ziotenean, ez zuen zalantzarik izan eta Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Unibertsitate Masterra egin zuen. Orain tesiarekin ari da, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia sailean bertan. Azken IkerGazte kongresuan osasun zientzietako poster aurkezpen onenaren saria jaso zuen "Jarduera fisikoa eta gorputz-osaeraren eragina hezur-dentsitate mineralean" lanarekin
Gaixoei ematen zaien arreta hobetzeko osasun elektronikoko plataforma
NUPeko Aitor Eguzkitza Diego Telekomunikazio ingeniariak diseinatutako plataformak ospitale eta osasun zentroen artean historia klinikoak trukatzea ahalbidetuko luke.
#mooteu17 bihar Gasteizen, UEUren eskutik
Aurtengo edizioa unibertsitate mailako zein etengabeko prestakuntzaren alorreko on-line irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan zentratuko da. Oraindik izena emateko aukera dago.
Itzultze-koefizientea esku pilotan
Sara Ruiz Gutiérrez-Solanak esku pilotan erabil daitezkeen arauzko hamabi pilota-kategorien arteko aldea kuantifikatu ditu Gradu Amaierako Lanean "measure Dynamics" softwarea erabilita
Zeramika piezek kontatutako Lizarraren historia
Jaime Aznar Auzmendi historialari eta arkeologoak Erdi Aroan Lizarrak merkataritza gune moduan izandako garrantzia aztertu du NUPen aurkeztutako bere tesian
CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea zabalik dago
"Egin jauzi eta sortu uhin hedakorrak!" lelopean, zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea da helburua. 2018ko otsailaren 15era bitartean izango da lanak aurkezteko epea.
NUPeko doktore batek Marie Sklodowska-Curie laguntza lortu du zuntz optikozko laser berriak ikertzeko
Laguntzari esker Sergio Rota Rodrigo bi urtez arituko da Bordeleko (Frantzia) Fotonikaren, Teknologia Digitalaren eta Nanozientzien Laborategian (LP2N) ikertzen
"Euskal Zuzenbide Zibil Konparatuari Buruzko Azterketak" argitaratu ditu Iura Vasconiae Fundazioak
Euskaraz egindako lan honetan, EAEko eta Nafarroako Foru Erkidegoaren lege zibilen arteko alderaketa egiten da. Bildumaren helburu nagusia da Euskal Herriko lurralde biren erakunde zibilen bilakaera historikoari eta egungo egoerari erreparatzea. Udako Euskal Unibertsitatearekin duten lankidetzaren ondorio ere bada
Trenbideetako komunikazioa gaurkotzeko eta seguruago egiteko sistema
UPV/EHUko Komunikazioen Ingeniaritza sailak CAF enpresarekin elkarlanean egindako ikerketa batean, sistema gaur egungo IP teknologiara egokitzeko komunikazio-arkitektura bat proposatu du Igor Lopez Orbe ingeniari eta UPV/EHUko Komunikazioen Ingeniaritza Saileko ikertzaile izandakoak
Begoña Altuna Diaz: "Batzuetan nire burua imajinatzen dut robot batekin euskaraz, hitz egin eta ulertu"
Begoña Altuna Díazen (1989, Bilbo) familiak ingeniaria izango zela uste zuen, baina institutuko azken urtean berea hizkuntzarekin jolastea zela erabaki eta Euskal Filologian eman zuen izena Deustuko unibertsitatean. Manchesterren egin zuen Erasmusa eta han Deustuan lantzen ez ziren hizkuntzalaritzako beste gai batzuk ikasteko aukera izan zuen. Karrera bukatu eta urtebete Belgikan gaztelania irakasle egin ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra egin zuen UPV/EHUn. Tesiarekin ari da orain. Azken IkerGazten giza zientzietako poster onenaren saria jaso zuen “Euskarazko ezeztapenaren tratamendu automatikorako azterketa” lanarekin.
Aerosorgailu handienek ekoizten duten energia sare elektrikoan sartzeko bihurgailu elektronikoa
Eduardo Burguete Archel (Iruñea, 1986) industria ingeniariak Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurkeztutako tesian bihurgailuaren potentzia handiagotzeko maila anitzeko bihurgailuak proposatzen ditu, transistoreek azkarrago kommutatzeko, eta horrela, galerak txikiagotzeko.
Europako lehen nekazariak tokiko ehiztariekin gurutzatu ziren, 3.000 urtez
Orain arte egin den ikerketa paleogenetikorik handienak Europako neolitizazioa argitu du. Orain dela 8.000 eta 4.000 urte inguru bitarteko Hungaria, Alemania eta Espainiako 180 genoma berreskuratu dituzte ikertzaileek. Tartean izan dira UPV-EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko ikertzaileak. ‘Nature'-en argitaratu dute lana.
Ahozkotasunari buruzko mintegia Baionan
Euskal Etnopoloaren ikerketa eta ekintza gaietako bat ahozko ondarea eta ondare immaterialarena da eta horren harira, Euskal Kultur Erakundeak eta EHESS eskolak zortzi hitzaldi antolatu dituzte 2017 eta 2018rako. Doakoak eta denentzat irekiak.
Gipuzkoako herri batzuk erromatarren garaikoak izan daitezke ikerketa baten arabera
UPV/EHUko Ondare eta Kultura Paisaietako Ikerketa Taldeko ekipo bat arkeologiako proiektu bat garatzen ari da Gipuzkoan, oraingo herrien eta, bereziki, baserrien eta landako parrokien sorburuak ezagutzeko
"Geomatika eta Inteligentzia espaziala" jardunaldia
UEUk eta GISLANek antolatu dute, Geografia Informazio Sistemek -eta oro har geoteknologiak- dituzten aplikazio eremu ezberdinak ezagutu eta ezagutzera emateko asmoz. Topaketa azaroaren 17an egingo da Donostian, Tabakalerako Hirikilabs gunean. Donostiako Udalak babesten du.
Araba, euskaraz bidea egiten
Euskaltzaindiaren aurtengo Jagon jardunaldia Oihaneder Euskararen Etxean izango da azaroaren 17an 09:30etik 14:00etara. Bertan, Arabako ordezkaritza herritar, profesional eta instituzional zabal batek hartuko du parte.
Genero ikuspegia museoetako hezkuntza lanean
Sofía Ángela Albero Verdú arte historialariak (NUP) bere tesian genero ikuspegidun 95 hezkuntza-ekintza aztertzeko hurbilketa kualitatibo eta feminista bat proposatzen du. Uste du "premiazkoa dela museoek eta arte zentroek beren buruari galde diezaioten zer nolako narrazioak ari diren eraikitzen"
Euskaltzaindiak eta UEUk bost urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute
Euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da lankidetza.
Nerabe gehienak ez dira gai publizitatean sexismoa hautemateko
Pablo Vidal UPV/EHUko doktoreak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako zortzi ikastetxetako 528 ikasleren erantzuna aztertu du (266 mutil eta 261 neska, 15 eta 16 urte bitartekoak), eduki sexista nabarmeneko zazpi iragarki erakusterakoan.
Sistema mekanikoak ordenagailuz simulatzeko denbora eta memoria gutxiago
Aitor Plaza Puértolas NUPeko industria-ingeniariak teknika eta algoritmo multzo bat garatu du, sistema mekanikoen (hala nola ibilgailuen, trenen, roboten edo haize-sorgailuen) funtzionamendua simulatzeko, abantaila batekin: denbora eta memoria-baliabide gutxiago behar ditu ordenagailuan informazioa prozesatzeko
SmartBerri, mugikor bidez egindako erreportajeen lehiaketa
EiTBk deitu du lehiaketa, EHU/UPVrekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan.
Euskal Hedabideen Behategira batuko da UEU
Euskal Hedabideen 2017ko Urtekaria aurkeztuko dute Durangoko Azokan
"Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gakoak, Hik Hasi-ren proposamena" mahai-ingurua Mondragon Unibertsitatean
Eskoriatzako campusean izango da ekitaldia abenduaren 14an eta antolatzaileek Euskal Herriko eremu desberdinetako unibertsitateko kideei eman nahi izan diete hitza. Sarrera librea da, baina aurretiaz eman behar da izena.
Interferentziak deuseztatzeko ikusezintasun-kapak
NUPeko Bakhtiyar Orazbayev fisikariak (Karagandy, Kazakhstan, 1988), bi kapa mota garatu ditu bere doktore tesian, metamaterialetan oinarrituta.
Euspot, euskarazko spot lehiaketaren 7. edizioko gaia "Irudi digitala gure bizitzako harremanetan" izango da
Lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte. Aurten, 250€ eta 1.000€ bitarteko 5 sari banatuko dira.
Haurrak hitz egiten nola hasten diren aztertu du UPV/EHUko ikertalde batek
9 eta 13 hilabete arteko haurrak zezelka egiteari utzi eta keinuak eta hizkera konbinatzen nola hasten diren ikertu dute Asier Romero Andonegi, Aintzane Etxeberria Lejarreta, Ainara Romero Andonegi eta Irati de Pablo Delgadok.
"Burujabetza teknologikoa" izango da 11. Informatikari Euskaldunen Bilkurako gaia
11. edizioa izango da 2018koa eta bertan parte hartzeko komunikazioak bidaltzeko deialdia egin dute. Gaia "Burujabetza Teknologikoa" izango da eta laburpenak otsailaren 14rako bidali behar dira.
Datorren urtera arte!
Unibertsitatea.net ataria oporretara doa datorren urtarrilaren 8ra arte. Hala ere, zuon eskura izango dira Ikasleen txokoa, Otarreako apunteak eta Blog Komunitatea.
Ángel Rubio Materialen Fisikako katedraduna saritu du Alemaniako Fisika Elkarteak
Max Born Prize saria eman diote, erakundeak esleitzen duen sari gorena. Hala ere, ez da zientziari egindako ekarpenagatik saritzen duten lehen aldia.
Gorputz sasoi onean dauden haur gizenek arrisku kardiobaskular txikiagoa dute pisu normala eta egoera fisiko txarra dutenek baino
UPNA/NUPeko Idoia Labayenek parte hartu duen ikerketak 8-11 urte bitarteko 1.247 ume ikertu ditu. Bertan, haur gizenetan bihotz-birikak egoera onean edukitzeak arrisku kardiobaskularra txikiagotzen duela ikusi dute.
Hegaztiei jarritako koloretako eraztun edo marka bereziak bilduko dituen ataria sortu du Aranzadi Zientzia Elkarteak
Colouring.eus ataria sortu du Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak; hegaztien eraztuntzeak kudeatzen lagunduko duen webgunea alegia.
Zientziaren bidez kulturen arteko zubiak eraikitzeko ekimena: The Science Bridge
Achucarro Basque Center for Neuroscienceko Mazahir Hasan izan da ekimenaren sustatzailea eta honekin ekialde Ertaineko eta Mendebaldeko kulturen arteko lankidetza bultzatu nahi du.
Gazte ikertzaileen "harrobia" sortzeko 20 ikerketa-kontratu egiteko deialdia ireki du Ikerbasquek
Programarekin lortu nahi da atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea eta Euskadin ikertzen ari direnei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea. Martxoaren 15a bitartean eman behar da izena.
Zinema eta zientzia batzen dituen "Hor Kanpoan" zikloan gaur Christopher Nolan-en "Interstellar" filma emango da
Pedro Miguel Etxenike fisikariak egingo dio sarrera aurkezpena "Interstellar" filmari. Guztira 10 film proiektatuko dira urtarrila eta martxoa bitartean Tabakaleran (Donostia) eta Azkuna Zentroan (Bilbo).
Ikasketa eskaintza ezagutarazteko ateak irekiko dituzte unibertsitateek
2018/2019 ikasturtean unibertsitatera sartzear dauden ikasleei zuzendutako saioak izaten dira eta urtarriletik ekainera bitartean ospatuko dira. Bihar bertan Deustuko Unibertsitateak irekiko ditu Bilbon eta Donostian dituen campusetako ateak.
Bihotzeko gaitzak hobeto ezagutzeko bihotz birtuala sortzen ari da ikertzaile talde bat
Parte hartzaileen artean daude Universidad de Navarra eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). Bihotz birtualarekin bihotzaren funtzionamendua ordenagailuetan simulatzea lortu nahi da.
Haurren odoleko azukre-mailan sortzen diren aldaketak denbora errealean jakinarazten dituen sistema sortu dute UPNA/NUPen
Haurrek odolean duten azukre-maila denbora errealean neurtzen duen sistema sortu dute UPNA/NUPen. Sistemak hipogluzemia edo hipergluzemia dagoen jakinarazten du eta belarrian ezartzen den sentsore batek eta eskumuturreko adimendun batek osatzen dute.
Otsailaren 15a bitartean aurkeztu daitezke CAF-Elhuyar sarietan parte hartzeko lanak
Zientzia-gaien dibulgazioa sustatzea eta gizarteratzea du helburu sariketak eta aurten ohiko hiru kategoriez gain, lehen sektoreari lotutako sari berri bat banatuko dute: "NEIKER sari berezia".
Aldiri aldizkariak arkitekturan hazi baina diziplinako arauetatik kanpo jardun diren arkitektoen hausnarketak jaso nahi ditu
"Bestelako arkitektoak" izenpean kaleratuko da Aldiriren 34. zenbakia eta laburpenak bidaltzeko epea otsailaren 15ean bukatuko da.
Komunikazioa, informatika, hezkuntza, agroekologia, pedagogia, feminismoa... aukera anitz UEUk udaberrirako prestatutako ikastaroetan
Prest dago UEUren udaberriko eskaintza. Ikastaroak urtarrila eta maiatza bitartean eskainiko dira, Eibarren, Iruñean eta on-line.
Bizkaian egindako ikerketa baten arabera odola ateratzea mingarriagoa da kateterra jartzea baino
DIASURE Erizaintza lantaldeak egin du ikerketa Galdakao-Usansolo Ospitaleko eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan. 18 eta 85 urte bitarteko 820 paziente hartu dira kontutan.
UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 31an bukatzen da
Deialdia UEUrekin lan egin nahi duen orori dago zuzenduta eta proposamenak izaera desberdinetakoak izan daitezke: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak…
Biodibertsitatea arriskuan jartzen duten 6.400 espezie inbaditzaileren datu-basea osatu dute: GRIIS
Nazioarteko ikertzaileek osatu dute datu-basea eta 20 herrialdetan banatutako 6.400 espezie inbaditzaile jaso dituzte bertan. 2018an lurralde gehiagotara zabaltzea da ekimenaren helburua.
Euskal Herriko geologiara hurreratzeko dibulgaziozko dokumentala estreinatuko da datorren astean: "Lurraren bidean"
Ikus-entzunezkoak Euskal Herriko geologiak gordetzen dituen iraganeko pasarteetara bidaiatu eta gure egungo paisaia ulertzen lagunduko digu. Otsailaren 1ean (osteguna) estreinatuko da Kultur Leioan, arratsaldeko 19etan.
Zelula terapien errealitatea eta etorkizuneko erronkak mintzagai datorren astean Bidebarrieta Liburutegian
“Medikuntza birsortzailea: zelula amen erabilera giza gaixotasunak tratatzeko” hitzaldia Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zelula Terapiaren Arloko zuzendaria eta Hematologia arloko zuzendarikidea den Felipe Prósper Cardoso doktoreak emango du.
Ekilore edo arrain olioa luzaroan kontsumitzeak gibela kaltetzen du
Granadako Unibertsitateko (UGR) ikertzaile talde batek burutu du ikerketa eta ikertutako hiru olioetatik (oliba-olio birjina, arrainarena eta ekilorearena), oliba-olio birjina da gibelerako osasungarriena.
Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa aurkeztuko da ostegunean: Sortzaileak.eus
Zazpi esparrutan banatutako informazioa jasotzen du plataformak: literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, bertsolaritza eta musika. Guztira, 1.942 egileren datuak, irudiak eta estekak jasotzen ditu momentu honetan. Gotzon Barandiaranek burutu du Berriaren beka bati esker.
NUPen erizaintzako ikasketak euskaraz irakastea eskatu dute
UPNA/NUPen erizaintzako graduan matrikulatutako ikasleen erdia baino gehiago da euskalduna eta gradu osoan bi ikasgai soilik euskaraz ikasteko aukera dago.
Urdaibai Bird Centerrek Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatuko du igandean
Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara egongo dira zentroko ateak zabalik. Goizean zehar hegaztien eraztunketa zientifiko nola egiten den azalduko dute besteak beste.
"Azpiegitura handiak, parte-hartzea eta ingurugiroa" jardunaldia ospatuko da astelehenean, Bilbon
Abiadura Handiko Trena eta Esako urtegia izango dituzte hizpide besteak beste. UPV/EHUko Administrazio Zuzenbidea Sailak eta Ikusmirak Ikasketa Juridikoen Diziplina arteko Ikerguneak antolatu dute.
Eraikinetan ingurumen aldagaiak monitorizatzeko ekipo baten prototipoa garatu dute
Egun, etxebizitzetan gehiegizko aireztapena ematen da eta horren ondorioz, energia kantitate handiagoa kontsumitzen da. Berogailua behar denean piztu behar da eta etxea behar den denboran haizeberritu, ez gehiago. Ildo honetatik, eraikinen monitorizazioari buruzko ikerlan bat egin dute UPV/EHUko ENEDI Energetika Eraikuntzan ikerketa taldeak eta Université Paris Nanterrek.
Darwinen Eguna ospatuko dute otsailaren 12an, Bilbon
Aurtengoa 12. edizioa izango da eta hitzaldi bi eta mahai-ingurua antolatu dituzte.
Ossau-Iratiko gaztaren bakterio laktikoak aztertu ditu Fabienne Feutry mikrobiologoak
Itsasuko ikertzaileak ardi esne gordineko bakterioetatik abiatutako hartzigarria frogatu du Ossau-Iratiko gaztan.
Luis Luziano Bonaparte printzearen euskarazko eskuizkribuak sarean jarri ditu Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak
Guztira 134 dokumentu dira kontsultatu daitezkeenak, hauetatik 118, euskaraz.
Dieta mediterraneoak ingurumenean duen eragina ikertu dute
Dieta mediterraneoa osasunarentzat onuragarria izatez gain ingurumenarentzat ere onuragarria dela egiaztatu du ikerketak. Izan ere, dieta mota honek baliabideen kontsumo txikiago dakar eta negutegi efektuko gas gutxiagoren emisioa eragiten du.
Ariketa fisikoak onura kardiometaboliko esanguratsuak ditu intsulinaren aurkako erresistentzia daukaten haur sedentarioengan
Sei astetan zehar entrenamendua egiteak hobetu egiten ditu gorputz osaera, indar muskularra eta zenbait parametro kardiometaboliko.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da igandean
Zientziaren esparruan emakumeen eta nesken berdintasunezko parte hartzea aldarrikatzeko izendatu zuen eguna 2016an Nazio Batuen Batzar Nagusiak.
49 emakume, 49 ikertzaile, 49 lan interesgarri. Unibertsitatea.net eta emakume ikertzaileak
Atzo ospatu zen Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna eta ildo horretatik, atariak elkarrizketatu dituen euskal emakume ikertzaileak zerrendatu ditugu: 49 emakume, 49 ikertzaile, 49 lan interesgarri
Nekane Miranda: "Ikastetxeetako kanpo espazioei erabilera eskasa aitortzen zaie"
Nekane Mirandak (Bergara, 1985) 2017ko ekainean defendatu zuen bere doktorego tesia: "Jolas soziala eta inplikazioa haur hezkuntzako kanpo espazioan". Bere ikerlanaren emaitzek erakutsi dute ikastetxeek balio eskasa ematen dietela kanpo espazioei.
Matematikari Euskaldunen eta Geogebra Erabiltzaileen Topaketetan parte hartzeko komunikazio-deialdia egin du UEUk
Jardunaldi biak uztailaren 4an ospatuko dira, Eibarren, 2018ko Udako Ikastaroen barne. Lanen laburpenak martxoaren 28a baino lehen bidali behar dira.
Gazteentzako zientziari buruzko bideoen lehiaketa: Ciencia Clip
Bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleei zuzendutako lehiaketa da eta atzo ireki zen izen ematea. Aurtengoa, 3. edizioa da eta izen ematea atzo ireki zen.
"Pintura erromanikoa. Ikonografia, funtzioa eta teknika" jardunaldiak hasiko dira bihar Gasteizen
Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak EHUko Gasteizko Letren Fakultatean ospatuko dira otsailaren 21ean hasita.
Zoru pelbikoko muskulatura lantzeak txiza eusteko arazoan duen eragina ikertu dute UPNA/NUPen
Fisioterapia programa jakin bat jarraituta txiza eusteko arazoek onera egiten dutela frogatu dute UPNA/NUPeko ikertzaileek.
Animalien Aurkako Tratu Txarrari buruzko Jardunaldia ospatuko da martxoaren 15ean
Ingurune naturalean aske bizi diren animalien aurkako tratu txarrari lotutako arazoak aztertuko dituzte jardunaldietan. Donostiako EHUren Carlos Santamaria Zentroan ospatuko da martxoaren 15ean.
Garuneko eskualde jakin bateko zelula guztien irudiak jasotzea ahalbidetzen duen teknika iraultzailea garatu dute
Ikerketan, garuneko zelulak ikertzen dituzten UPV/EHUko, Achucarro Zentroko eta Bordeleko Unibertsitateko fisikari eta biologoek hartu dute parte.
Alzheimerren gaixotasuna prebenitzeko eta tratatzeko ikuspegi berriak aurkeztu dituzte Bidebarrieta Liburutegian
Pablo Martínez-Lange neurologoak gaixotasunaren mekanismoak, arrisku-faktoreak eta gaur egun gaixotasunaren sintomak kontrolatu edo atzeratzeko erabiltzen diren tratamenduez hitz egingo du. Hitzaldia martxoaren 5ean izango da Bidebarrieta Liburutegian.
Zientzia Azokan gaztetxo eta ikertzaileek elkarrekin lanean bizitako esperientzia jasoko dugu
Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azoka ekimenarekin bat egiten du UEUk eta ildo horretatik beraien proiektuak garatzen ari diren bost talderen esperientziak jasoko ditugu atarian.