Dokumentuaren akzioak
UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 31an bukatzen da
UEUk antolatuko dituen Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea datorren astean bukatuko da.
2018koa Udako Ikastaroen 46. edizioa izango da eta Eibarren, Baionan eta Iruñean ospatuko dira ekainaren 25etik uztailaren 13ra.
Deialdia UEUrekin lan egin nahi duen orori dago zuzenduta eta proposamenak izaera desberdinetakoak izan daitezke: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak… Hauek 10/15 ordutakoak edo 2/3 egunetan ematekoak izango dira, eta goizez bakarrik edo goiz eta arratsaldez.
Proposamenak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 31a izango da eta ideiak helerazteko UI46 formularioa bete behar da. Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzuna otsailaren erdialderako luzatuko dute.
Zalantzaren bat izanez gero ikastaroen arduradunarekin jarri zaitezke zuzenean kontaktuan: Irati Iciar. 943821426. i.iciar@ueu.eus
Iturria: UEU365 bloga.