Dokumentuaren akzioak
Luis Luziano Bonaparte printzearen euskarazko eskuizkribuak sarean jarri ditu Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak
Luis Luziano Bonaparte frantziar hizkuntzalariaren eskuizkribuak sarean jarri ditu Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak. Guztira 134 dokumentu dira kontsultatu daitezkeenak, hauetatik 118, euskaraz. Euskal hizkuntzarekiko interes handia erakutsi zuen Luis Luziano Bonaparte printzeak eta Euskal Herria hainbat aldiz bisitatu zuen.
XIX. mende erdialdeko eskuizkribuen bilduma interesa duen ororen eskura dago orain Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Archivo Abierto atalean.
Luis Luziano Bonaparte hil eta gero hark idatzitakoak banatu egin ziren eta Iruñeako Nafarroako Errege Artxibo Nagusian dauden dokumentuez gain,
Bilboko Foru Agiritegi Historikoan eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ere aurkitu daitezke.
Iturria: Noticias Navarra