Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urdaibai Bird Centerrek Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatuko du igandean

Dokumentuaren akzioak

Urdaibai Bird Centerrek Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatuko du igandean

2018/02/01 - Unibertsitatea.net
Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara egongo dira zentroko ateak zabalik. Goizean zehar hegaztien eraztunketa zientifiko nola egiten den azalduko dute besteak beste.

Bihar da Hezeguneen Mundu Mailako eguna eta hori dela eta, igandean, otsailaren 4an, ate irekien eguna ospatuko du Urdaibai Bird Centerrek.

Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara egongo dira zentroko ateak zabalik. Goizean zehar hegaztien eraztunketa zientifiko nola egiten den azalduko dute besteak beste eta hezeguneko hegaztiak behatzeko aukera ere egongo da. Izan ere, ospakizunak bat egingo du Europako hegaztien negu-pasaren momentu gorenarekin. Udazken bukaeran ipar Europako hotzetik ihesi etorritako hainbat espezie daude hezegunean eta hauek behatzeko aukera egongo da: Eskandinaviako penintsulatik etorritako ahate txistulariak, Wadden itsasotik etorritako mokozabalak, limikoloak...

Mundu mailako Hezeguneen Egunerako aukeratutako aurtengo leloa “Hiri etorkizun jasangarriaren aldeko hezeguneak” da. Honekin, hirietan kokatutako hezeguneak zaintzeak duen garrantziaz kontzientziatu nahi da. Halaber, hauek dituzten abantailak jakitera ematea: uholdeak murrizten dituzte, edangarria den ur gehiago edukitzen laguntzen dute, baita uraren kalitatea hobetzen, hirietako airea hobetzen dute...

Iturria: Urdaibai Bird Center.