Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Alzheimerren gaixotasuna prebenitzeko eta tratatzeko ikuspegi berriak aurkeztu dituzte Bidebarrieta Liburutegian

Dokumentuaren akzioak

Alzheimerren gaixotasuna prebenitzeko eta tratatzeko ikuspegi berriak aurkeztu dituzte Bidebarrieta Liburutegian

2018/02/26 - Unibertsitatea.net
Pablo Martínez-Lange neurologoak gaixotasunaren mekanismoak, arrisku-faktoreak eta gaur egun gaixotasunaren sintomak kontrolatu edo atzeratzeko erabiltzen diren tratamenduez hitz egingo du. Hitzaldia martxoaren 5ean izango da Bidebarrieta Liburutegian.

Pablo Martínez-Lange CITA Alzheimer Fundazioko zuzendari zientifikoak hitzaldia eskainiko du datorren astean Bilbon: “Alzheimerren gaixotasuna nola prebenitu eta tratatu: Ikuspegi moderno bat".

Gaur egun, 65 urtetik gorako hamar pertsonatik batek sufritzen du Alzheimerra. Datuen arabera 40.000 pertsona baino gehiagori eragiten die Dementziak eta Alzheimerrak EAEn eta datuak bikoiztu egingo omen dira 20 bat urtetan.

Pablo Martínez-Lange neurologoak gaixotasunaren mekanismoak, arrisku-faktoreak eta gaur egun gaixotasunaren sintomak kontrolatu edo atzeratzeko erabiltzen diren tratamenduez hitz egingo du. Halaber, diagnostiko goiztiarrak eta saiakuntza klinikoek gaur egun duten eginkizuna eta prebentzioaren garrantziaz.

Hitzaldia martxoaren 5ean izango da (19:00etan) Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa den arren gonbidapena jaso behar da otsailaren 28tik aurrera liburutegian bertan (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara).

Bertaratu ezin duenak saioa streaming bidez jarraitzeko aukera izango du.

Iturria: Zientzia Kaiera