Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Darwinen Eguna ospatuko dute otsailaren 12an, Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Darwinen Eguna ospatuko dute otsailaren 12an, Bilbon

2018/02/05 - Unibertsitatea.net
Aurtengoa 12. edizioa izango da eta hitzaldi bi eta mahai-ingurua antolatu dituzte.

1809ko otsailaren 12an jaio zen Charles Darwin eta bere jaiotza ospatzeko Darwin Eguna egingo dute Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.

Otsailaren 12koa 12. edizioa izango da eta Alfonso Gámez kazetariak zuzenduko ditu antolatu diren bi hitzaldiak eta mahai-ingurua:

  • “Los primeros pasos de la evolución darwiniana” (“Eboluzio darwiniarraren lehenengo urratsak”), Carlos Briones Llorente (Astrobiologia Zentroko ikertzailea, CSIC-INTA).
  • “Sesgos cognitivos y evolución” (“Lerrabide kognitiboak eta eboluzioa”), Helena Matute (Deustuko Unibertsitateko psikologia katedraduna).

 

Hitzaldiak, arratsaldeko 19.00etan hasiko dira Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa da baina aurrez gonbidapena eskuratu behar da liburutegian bertan (goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara).  Streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da.

Iturria: Zientzia Kaiera.