Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arkeologia arloko ikerketa lanerako 9.000 euroko beka

Dokumentuaren akzioak

Arkeologia arloko ikerketa lanerako 9.000 euroko beka

2017/09/15 - unibertsitatea.net
Eibarko Udalak egin du deialdia, UEUren laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskaltzale eta ikertzailea omentzeko.

Eibarko Udalak, UEUren laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskaltzale eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egiten du beste behin ere. Aurtengoa XIII. edizioa izango da eta arkeologia izango du ikerketa gai.

Parte hartzeko interesa dutenek, urriaren 11rako PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, Untzaga plaza, 1 zenb.) aurkeztu beharko dute oinarrietan zehazten den dokumentazioa.

Beka 9.000€ko da eta irabazleak lana burutzeko 18 hilabeteko epea izango du.