Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientziaren bidez kulturen arteko zubiak eraikitzeko ekimena: The Science Bridge

Dokumentuaren akzioak

Zientziaren bidez kulturen arteko zubiak eraikitzeko ekimena: The Science Bridge

2018/01/09 - Unibertsitatea.net
Achucarro Basque Center for Neuroscienceko Mazahir Hasan izan da ekimenaren sustatzailea eta honekin ekialde Ertaineko eta Mendebaldeko kulturen arteko lankidetza bultzatu nahi du.
Zientziaren bidez kulturen arteko zubiak eraikitzeko ekimena: The Science Bridge

Irudia: The Science Bridge

Zientziaren bidez kulturen arteko zubiak eraikitzea du helburu The Science Bridge ekimenak.

Achucarro Basque Center for Neuroscienceko Mazahir Hasan izan da ekimenaren sustatzailea eta honekin ekialde Ertaineko eta Mendebaldeko kulturen arteko lankidetza bultzatu nahi du. Alegia, giza zientzietan nazioarteko lankidetza bultzatzea eta Mendebaldean eta Ekialde Ertainean neurozientzien arloan ari diren taldeen arteko loturak ezartzea.

Ekimena bultzatzeko idatzitako artikuluak 22 herrialdetako 82 ikergunetako 122 ikertzailek sinatu dute eta bere babesa erakutsi diote besteak beste 29 nobel saridunek.

Informazio gehiago: The Science Bridge webgunean.

(Iturria: UPV/EHU)