Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasketa eskaintza ezagutarazteko ateak irekiko dituzte unibertsitateek

Dokumentuaren akzioak

Ikasketa eskaintza ezagutarazteko ateak irekiko dituzte unibertsitateek

2018/01/12 - Unibertsitatea.net
2018/2019 ikasturtean unibertsitatera sartzear dauden ikasleei zuzendutako saioak izaten dira eta urtarriletik ekainera bitartean ospatuko dira. Bihar bertan Deustuko Unibertsitateak irekiko ditu Bilbon eta Donostian dituen campusetako ateak.

Unibertsitatera sartzeko dauden ikasleentzako orientazio azokak eta ate irekien saioak antolatzen hasita daude Euskal Herriko unibertsitateak.

Batik bat 2018/2019 ikasturtean unibertsitatera sartzear dauden ikasleei zuzendutakoak dira eta urtarriletik ekainera bitartean unibertsitateek beraien eskaintza ezagutarazteko ateak irekiko dituzte.

Gaurkoan, unibertsitate desberdinetako saioen datak jasotzen saiatu gara. Esaterako bihar bertan Deustuko Unibertsitateak Bilbon eta Donostian dituen Campusetako ateak irekiko ditu.

Badaude ate irekien gaineko informaziorik oraindik zabaldu ez duten beste unibertsitate batzuk, hala nola, UNED, Digipen eta Creanavarra.