Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian ''Arkitekturan, euskaraz?'' II. Topaketa izango da abenduaren 2an

Dokumentuaren akzioak

''Arkitekturan, euskaraz?'' II. Topaketa izango da abenduaren 2an

2017/10/11 - unibertsitatea.net
Mundu profesionalaren eta euskararen inguruko hausnarketa kolektiboa sustatzea du helburu UEUko arkitektura sailak antolatutako jardunaldiak

2016an egin bezala, arkitektura, hirigintza zein arkitektura-ikasketekin zer ikusirik duen edozein lanbidetako profesionalei deialdia luzatu die UEUko arkitektura sailak. "Mundu profesionala eta euskararen inguruko hausnarketa kolektibo bat sustatze aldera" bigarrenez "Arkitekturan, euskaraz?" topaketa antolatu dute. Iaz lan-munduan euskararen egoeraren diagnosia egin zuten eta aurten balizko ekintzei buruz egingo dute berba, epe motzeko zein epe ertaineko helburuak zehazteko.

Topaketa abenduaren 2an izango da Eibarko Markeskoa jauregian eta asanblada ireki baten itxura izango du Topaketak. Parte hartzaileak asanbladan zein talde txikietan lan egingo dute, gaiaren inguruko hausnarketa eta baliabideak partekatuz.

Izena emateko epea irekita dago