Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazte ikertzaileen "harrobia" sortzeko 20 ikerketa-kontratu egiteko deialdia ireki du Ikerbasquek

Dokumentuaren akzioak

Gazte ikertzaileen "harrobia" sortzeko 20 ikerketa-kontratu egiteko deialdia ireki du Ikerbasquek

2018/01/10 - Unibertsitatea.net
Programarekin lortu nahi da atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea eta Euskadin ikertzen ari direnei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea. Martxoaren 15a bitartean eman behar da izena.

Ikerbasquen Research Fellows 2018 deialdia abian da. Aurten, 20 ikerketa-kontratu eskainiko dituzte eta honekin lortu nahi dena da atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea eta Euskadin ikertzen ari direnei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea.

Arlo guztietako eta mundu guztiko ikertzaileak aurkeztu daitezke, beti ere ikerketaren esparruan 3 eta 10 urte arteko eskarmentua dutenak. Hala ere, lanpostuen %30a bertako ikertzaileei zuzendutakoak direla jakinarazi dute.

Programak 5 urtetarako ikerketa-kontratuak eskaintzen ditu gerora luzatu daitezkeenak.

Izen-ematea Ikerbasque-ko webgunearen bitartez egin behar da martxoaren 15a baino lehen.

Informazio gehiago: Ikerbasque