Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Azpiegitura handiak, parte-hartzea eta ingurugiroa" jardunaldia ospatuko da astelehenean, Bilbon

Dokumentuaren akzioak

"Azpiegitura handiak, parte-hartzea eta ingurugiroa" jardunaldia ospatuko da astelehenean, Bilbon

2018/02/02 - Unibertsitatea.net
Abiadura Handiko Trena eta Esako urtegia izango dituzte hizpide besteak beste. UPV/EHUko Administrazio Zuzenbidea Sailak eta Ikusmirak Ikasketa Juridikoen Diziplina arteko Ikerguneak antolatu dute.

UPV/EHUko Administrazio Zuzenbidea Sailak eta Ikasketa Juridikoen Diziplina arteko Ikusmirak Ikerguneak "Azpiegitura handiak, parte-hartzea eta ingurugiroa" jardunaldia antolatu dute.

Otsailaren 5ean ospatuko da jardunaldia eta hauxe da prestatu duten egitaraua:

  • 15:30. Aurkezpena: Iñaki Lasagabaster Herrarte, UPV/EHUko Zuzenbideko katedraduna.
  • 15:45. Abiadura handiko trenbideen gaineko nazioarteko ikuspegia. Germà Bel (Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko irakaslea).
  • 16:15. Euskal Y grekoa,  berriz ere: eztabaidarako elementuak. David Hoyos (UPV/EHUko irakasle).
  • 16:45. Eztabaida.
  • 17:15. Atsedenaldia.
  • 17:30. Garraio elektrikorako lineak eta bere eragina Bizkaian: Mungialdea-Enkarterriak kasua. Isusko Alboniga eta Aitor Urresti (Gatikako autopista elektrikoaren kontrako herri plataforma).
  • 18:15. Esako urtegiaren handitzea: proiektu ezinezko baten arrisku onartu ezinak. Antonio Casas Sainz (Geologia zientzietan doktore eta  Geodinamikako irakaslea), Iker Aramendia Landa (Zangozako Asociación Yesa+no, lanak gelditu elkarteko kidea).
  • 19:15 Eztabaida

 

Esan bezala, jardunaldia, otsailaren 5ean (astelehena) ospatuko da, 15:30ean, Bizkaia Aretoako Baroja entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo).