Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zelula terapien errealitatea eta etorkizuneko erronkak mintzagai datorren astean Bidebarrieta Liburutegian

Dokumentuaren akzioak

Zelula terapien errealitatea eta etorkizuneko erronkak mintzagai datorren astean Bidebarrieta Liburutegian

2018/01/26 - Unibertsitatea.net
“Medikuntza birsortzailea: zelula amen erabilera giza gaixotasunak tratatzeko” hitzaldia Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zelula Terapiaren Arloko zuzendaria eta Hematologia arloko zuzendarikidea den Felipe Prósper Cardoso doktoreak emango du.

Kaltetutako ehunak zelula ama espezifikoekin birsortzeko gaitasuna erakutsi dute azken bi hamarkadetan egindako ikerketek

Puri-purian dagoen gaia da eta zelula terapien errealitatea eta etorkizuneko erronkak aztertuko ditu Felipe Prósper Cardoso doktoreak (Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zelula Terapiaren Arloko zuzendaria eta Hematologia arloko zuzendarikidea).

UPV/EHUko Teknologia Farmazeutikoko doktore den Gorka Orivek zuzenduko du hitzaldia eta urtarrilaren 31n (19.00etan) ospatuko da Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4). Hurreratzerik ez duenak hitzaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango du.

 “Medicina regenerativa: utilización de células madre para el tratamiento de enfermedades humanas” (“Medikuntza birsortzailea: zelula amen erabilera giza gaixotasunak tratatzeko”) hitzaldia doakoa eta sarrera librekoa den arren, gonbidapena beharrezkoa da. Hau Bidebarrieta Liburutegian eskuratu daiteke (astelehenetik ostiralera 08.30etatik 20.30etara).

Iturria: Zientzia Kaiera