Dokumentuaren akzioak
Euskarazko hiru graduondoko sustatuko ditu UEUk datorren ikasturterako, bi on-line
2017/09/07 - unibertsitatea.net
UPV/EHUren eskaintzaren barruko berezko tituluak dira eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago.
2017-2018 ikasturtean ere UEUk euskarazko hiru Berezko Titulu sustatuko ditu UPV/EHUren eskaintzaren barruan. Horietatik bi on-line izango dira:
- IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan (ON-LINE- 2. edizioa)
- Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ERDI PRESENTZIALA- 2. edizioa)
- Itzulpengintza eta teknologia (ON-LINE - 5. edizioa)
Izena emateko epea irailaren 15ean amaituko da Itzulpengintza eta teknologia graduondokoaren kasuan eta irailaren 22an beste bietarako.
Ainhoa Latatu UEUko unibertsitate mailako prestakuntzaren arduradunak graduondokoen helburuak zeintzuk diren eta zein ezaugarri dituzten azaldu du. Orain arte egindako bideaz, diziplinartekotasunaren eta elkarlanaren garrantziaz hitz egin du, besteak beste.