Dokumentuaren akzioak
Ikergazte kongresuko hitzaldi nagusiak osorik ikusgai
Ikertzaile gazteei ikusgarritasuna eman, sareak ehundu eta euskarazko produkzio zientifikoa areagotu asmoz, #Ikergazte2017 ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua antolatu zuen UEUk joan den maiatzaren 10, 11 eta 12an Iruñean. NUPeko campusean 180 ikertzailetik gora bildu ziren eta horietatik 122 ikertzailek euren lana aurkeztu zuten.
Horretaz gain, besteak beste, lau ikertzaileren esperientzien berri izateko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Laurence Tresse Lyoneko astrofisika ikerketa zentroko zuzendariarena; Jose Ramon Etxebarria UPV/EHUko irakasle, ikertzaile eta UEUkidearena; Arkaitz Carracedo CIC BioGUNEko Onkologia Molekularra ikerketa taldeko buruarena; eta Elin Haf Gruffydd Jones Galesko Aberystwyth unibertsitateko irakasle eta ikertzailearena.
Bertaratu ezin izan zutenentzako sarean daude osorik ikusgai aipatu lau hitzaldi orokorrak:
“A Journey into the World of Galaxies“. Laurence Tresse (Lyoneko astrofisika ikerketa zentroko zuzendaria)
“Katedralaren eraikuntza“. Jose Ramon Etxebarria (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, UEUkidea)
“Bizitza eta karrera ikerkuntzan: Nire esperientzia” Arkaitz Carracedo (CIC BioGUNEko Onkologia Molekularra ikerketa taldeko burua)
Elin Haf Gruffydd Jones. Aberystwyth unibertsitateko irakasle eta ikertzailea