Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Dieta mediterraneoak ingurumenean duen eragina ikertu dute

Dokumentuaren akzioak

Dieta mediterraneoak ingurumenean duen eragina ikertu dute

2018/02/13 - Unibertsitatea.net
Dieta mediterraneoa osasunarentzat onuragarria izatez gain ingurumenarentzat ere onuragarria dela egiaztatu du ikerketak. Izan ere, dieta mota honek baliabideen kontsumo txikiago dakar eta negutegi efektuko gas gutxiagoren emisioa eragiten du.

Dieta mediterraneoa jarraitzeak ingurumenean duen eragina ikertu dute Nafarroako Unibertsitatean. Izan ere, elikagaiak ekoizteko, prozesatzeko, banatzeko eta kontsumitzeko erak eragina du gure osasunean baina baita gure ekosisteman.

Dieta mediterraneoa osasunarentzat onuragarria izatez gain ingurumenarentzat ere onuragarria dela egiaztatu du ikerketak. Izan ere, dieta mota honek baliabideen kontsumo txikiago dakar eta negutegi efektuko gas gutxiagoren emisioa eragiten du.

Ikerketan 20.363 pertsonek hartu dute parte eta datuek erakutsi dute dieta mediterraneoaren kontsumoa zenbat eta handiagoa orduan eta txikiagoa dela lurraren, uraren eta energiaren kontsumoa eta ozonoarentzat kaltegarriak diren gasen emisioa. Beraz, elikagai batzuk jasangarriagoak dira beste batzuk baino eta ildo honetatik ingurumenean eragin kaltegarriena duena okela gorria dela ikusi da. Honen atzetik, arrautzak eta esnekiak.

Dieta mediterraneoak astean bizpahiru aldiz arraina kontsumitzea gomendatzen du eta hau ez da ingurumenarentzat onuragarria. Beraz, kontsumitzen den arrainaren jatorria jasangarria izatea eta kontsumitutako espezieetan gehiegizko arrantzarik ez egotea gomendatzen da.

Iturria: Nafarroako Unibertsitatea.