Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa aurkeztuko da ostegunean: Sortzaileak.eus

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa aurkeztuko da ostegunean: Sortzaileak.eus

2018/01/30 - Unibertsitatea.net
Zazpi esparrutan banatutako informazioa jasotzen du plataformak: literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, bertsolaritza eta musika. Guztira, 1.942 egileren datuak, irudiak eta estekak jasotzen ditu momentu honetan. Gotzon Barandiaranek burutu du Berriaren beka bati esker.

Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa aurkeztuko dute otsailaren 1ean: Sortzaileak.eus. Proiektua, Gotzon Barandiaranek burutu du 2016an eskuratutako Berria Fundazioaren 12.000 euroko bekari esker.

Zazpi kultur esparrutan banatutako informazioa jasotzen du plataformak: literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, bertsolaritza eta musika. Guztira, 1.942 egileren datuak, irudiak eta estekak.

Hasierako asmoa euskal kulturaren historia jasotzea zen arren, lehenengo fase honetan, bizirik dauden eta azken hamabost urteetan zerbait argitaratu edo kaleratu duten sortzaileak hartu dituzte aintzat. Gerora, euskal sortzaile guztiak jasotzea litzateke helburua.

Proiektua otsailaren 1ean aurkeztuko da Martin Ugalde Kultur Parkean arratsaldeko 18etan. Aurkezpen irekia da.