Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian

Ziztu bizian

Berrien atala duzu honakoa. Unibertsitatea, hezkuntza, ingurumari horretan pil-pilean dauden albisteen txokoa.
Hizkuntzak inguruko ezaugarrietara moldatzen omen dira

Hizkuntzak inguruko ezaugarrietara moldatzen omen dira

2015/11/18 - Unibertsitatea.net

Seiehun hizkuntzatik gora eta haien jatorrizko ingurunearen ezaugarriak aztertuta, hizkuntzen soinua ingurunearen araberakoa ere badela ondorioztatu da.

Gehiago irakurri

2015: Argiaren Nazioarteko Urtea

2015: Argiaren Nazioarteko Urtea

2015/11/19 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitate Publikoak “Destellos de luz” liburua argitaratu du. Unibertsitateko bertako zenbait irakasle eta ikertzaileren eta Iruñeko Planetarioko eta Zientziaren Lagunen Elkarteko zenbait kideren artean idatzi da lana.

Gehiago irakurri

Seigarren zentzumena

Seigarren zentzumena

2015/11/20 - Unibertsitatea.net

Duela gutxi arte, pertzepzioa bost zentzumenetara mugatu izan du zientziak —ikusmena, ukimena, entzumena, usaimena eta dastamena—, hala ere, neurobiologiak erakutsi du pertzepzioak hamaikatxo bat ñabardura dituela.

Gehiago irakurri

Europako mendietako kobazulo izoztuak

Europako mendietako kobazulo izoztuak

2015/11/23 - Unibertsitatea.net

Europako mendietan aurkitzen diren kobazulo izoztuen inguruko hitzaldi bat emango du bihar, azaroak 24, Manuel Gómez Lende ikertzaile eta geografoak.

Gehiago irakurri

Hirigintza eta Euskara hitzaldia Uztaritzen

Hirigintza eta Euskara hitzaldia Uztaritzen

2015/11/24 - Unibertsitatea.net

Gaur, azaroak 24, Hirigintza eta Euskara izeneko hitzaldi bat emango du Unai Fernandez de Betoñok Uztaritzen.

Gehiago irakurri

Objektu arriskutsuak urrutitik atzemateko gailuak garatu dira NUPen

Objektu arriskutsuak urrutitik atzemateko gailuak garatu dira NUPen

2015/11/25 - Unibertsitatea.net

NUPeko ikertzaile talde batek objektu arriskutsuak urrutitik atzemateko gailuak garatu ditu, hori dela eta, sarituak izan dira.

Gehiago irakurri

Txomin Bornaetxea: " Nire ustez ikertzaile gaztea izatea apustu ausarta da"

Txomin Bornaetxea: " Nire ustez ikertzaile gaztea izatea apustu ausarta da"

2015/11/26 - Unibertsitatea.net

Txomin Bornaetxea Estela Egian jaiotakoa da. Geografian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Arrisku Naturaletako masterra egina Leoneko Unibertsitatean. Aiako Harria Parke Naturalean ingurune hezitzaile lanak bost urtez burutu ostean, EHUko Lurralde Paisaia eta Ondarea katedrak eskainitako aurre doktoretza beka bati esker EHUko ikerlaria 2014az geroztik. "Mendi hegaletako ezegonkortasunak aztertzeko metodologiak. Gipuzkoarako aukerak" izeneko lana aurkeztu zuen IkerGazten eta horren inguruan elkarrizketatu dugu.

Gehiago irakurri

Eltxo transgenikoak sortu dituzte malariari aurre egiteko

Eltxo transgenikoak sortu dituzte malariari aurre egiteko

2015/11/27 - Unibertsitatea.net

Geneak editatzeko teknika berri bat erabili dute eta horri esker, eraldatutako eltxoen ondorengo guztiek bizkarroiarekiko erresistentzia heredatzea lortu dute.

Gehiago irakurri

Fotonika industrian: negozioak argiztatzeko giltzarri teknologikoak

Fotonika industrian: negozioak argiztatzeko giltzarri teknologikoak

2015/12/01 - Unibertsitatea.net

Bihar asteazkena, abenduak 3, fotonika industrialaren giltzarri teknologikoen inguruko jardunaldiak izango dira Bilboko Abandoibarran dagoen Bizkaia Aretoan, UPV/EHUk eta TEKNIKERek antolatuta.

Gehiago irakurri

Errealitate handiagotua osasun produktuetan

Errealitate handiagotua osasun produktuetan

2015/12/02 - Unibertsitatea.net

Aparailu mugikorren bidez, osasun arloko profesionalek osaera eta erabilera ezagutuko dituzte, horrek gaixoaren segurtasuna areagotukotuz.

Gehiago irakurri

Hizkuntza arau unibertsalen arabera antolatzen da garunean

Hizkuntza arau unibertsalen arabera antolatzen da garunean

2015/12/03 - Unibertsitatea.net

Ikerketa baten arabera, idatzizko zein ahozko hizkuntza ulertzean garuneko gune berberak erabiltzen dira hizkuntza guztietan.

Gehiago irakurri

Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriak 100 urte

Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriak 100 urte

2015/12/04 - Unibertsitatea.net

Einstenen Erlatibitate Orokorraren Teoriak 100 urte bete dituela eta, hiru fisikari teorikoren mahai-inguru bat antolatu du Kultura Zientifikoko Katedrak.

Gehiago irakurri

UEUra ikastaro proposamenak bidaltzeko epea

UEUra ikastaro proposamenak bidaltzeko epea

2015/12/09 - Unibertsitatea.net

UEUn udaberrian zehar emateko ikastaro proposamenak bidaltzeko aukera dago abenduaren 11ra arte.

Gehiago irakurri

Irakasleen irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko inkesta

Irakasleen irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko inkesta

2015/12/10 - Unibertsitatea.net

Irakasleen irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko inkesta jarri du martxan Nafarroako Unibertsitate Publikoak.

Gehiago irakurri

Gertukom jardunaldien hirugarren edizioa

Gertukom jardunaldien hirugarren edizioa

2015/12/11 - Unibertsitatea.net

Hirugarren edizioa da aurtengoa eta abenduaren 14an egingo da Aretxabaletako campuseko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Gehiago irakurri

Garunek ez daukate generorik

Garunek ez daukate generorik

2015/12/14 - Unibertsitatea.net

Tel Aviveko Unibertsitatean ikertzaile lanetan ari den Daphna Joelek zuzendutako nazioarteko lan baten arabera, burmuinek ez daukate generorik.

Gehiago irakurri

Kokalekua partekatzeko aplikazioa

Kokalekua partekatzeko aplikazioa

2015/12/15 - Unibertsitatea.net

kokalekua erregistratu eta denbora errealean partekatzeko sakelakorako aplikazio bat garatu UPV/EHUko ikasle batek.

Gehiago irakurri

Anfibio eta narrastiak Lezon

Anfibio eta narrastiak Lezon

2015/12/16 - Unibertsitatea.net

Ion Garin Aranzadiko herpetologoak hitzaldi bi emango ditu Lezon herriko anfibio eta narrastien egoerara azaltzeko, bat ostegunean eta bestea larunbatean.

Gehiago irakurri

Bueltara arte!

Bueltara arte!

2015/12/18 - Unibertsitatea.net

Unibertsitatea.net oporretara doa.

Gehiago irakurri

UEUren Udako Ikastaroetara proposamena bidaltzeko epea zabalik

UEUren Udako Ikastaroetara proposamena bidaltzeko epea zabalik

2016/01/13 - Unibertsitatea.net

Udako Ikastaroen 44. ediziorako proposamenak bidaltzeko aukera dago otsailaren 14ra arte.

Gehiago irakurri

Hozkailu solidarioa unibertsitatean

Hozkailu solidarioa unibertsitatean

2016/01/14 - Unibertsitatea.net

Leioako UPV/EHUren Bizkaiko campuseko Ostalaritza Eskolaren ondoan jarri dute soberan geratzen diren jakiak biltzeko hozkailua.

Gehiago irakurri

Internetera sarbidea garapen bidean dauden herrialdeentzat

Internetera sarbidea garapen bidean dauden herrialdeentzat

2016/01/15 - Unibertsitatea.net

"Basic Internet" proiektuaren bidez, Internetera sarbidea eman nahi zaie garapen bidean dauden herrialdiei; hain zuzen, hezkuntza eta osasuneko edukietara.

Gehiago irakurri

“Bitartekotza, lan forma berria” ikastaroa

“Bitartekotza, lan forma berria” ikastaroa

2016/01/18 - Unibertsitatea.net

Deustuko Unibertsitateak, jardunaldi publiko baten bidez, “Bitartekotza, lan forma berria” ikastaroa aurkeztuko du datorren ostegunean.

Gehiago irakurri

Alzheimerrarekin oroimena ez galtzeko modu bat aurkitu dute

Alzheimerrarekin oroimena ez galtzeko modu bat aurkitu dute

2016/01/19 - Unibertsitatea.net

Alzheimerrak eragindako oroimen-galera saihesteko mekanismo baten berri eman dute 'Nature Neuroscience' aldizkarian, Ikerbasqueko EHUko talde batek parte hartu du bertan.

Gehiago irakurri

Altzairua gogorrago eta iraunkorrago bihurtzeko tekonologia berria

Altzairua gogorrago eta iraunkorrago bihurtzeko tekonologia berria

2016/01/20 - Unibertsitatea.net

NUPeko Jonathan L. Fernández de Ara (Iruñea, 1983) kimikariak teknologia berri bat garatu du bere doktore tesian.

Gehiago irakurri

Uxoa Iñurrieta: “Oso zaila izango da esaldi konplexuenak ere zuzen-zuzen itzuliko dituen tresnarik lortzea”

Uxoa Iñurrieta: “Oso zaila izango da esaldi konplexuenak ere zuzen-zuzen itzuliko dituen tresnarik lortzea”

2016/01/21 - Unibertsitatea.net

Uxoa Iñurrieta Urmeneta, 1990. urtean jaio zen Donostian. Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUn, eta ikasten ari zela ekin zien itzulpen-lanei. Gero, Hizkuntzaren Azterketa eta prozesamendua masterra egin zuen, eta orduan hasi zen ikerketa zer zen ezagutzen, IXA ikerketa-taldean praktiketan. Bukatutakoan, tesiari ekin zion, eta, gaur egun, horretan ari da -noizbehinka itzulpenen bat edo beste ere egiten duen arren-. “Konbitzul: euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditz konbinazioen datu-basea” izeneko lana aurkeztu zuen IkerGazten eta horren inguruan elkarrizketatu dugu.

Gehiago irakurri

540 doktorego-tesi euskaraz 40 urteko ibilbidean

540 doktorego-tesi euskaraz 40 urteko ibilbidean

2016/01/22 - Idoia

TESIKER, UEUk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duten euskarazko tesien datu-basea, lan horiek jendarteratzen ari da: sarean, doan eta libre.

Gehiago irakurri

Ika-mizka ekitaldia: "Eta hik? Nola bizi dunk euskara?"

Ika-mizka ekitaldia: "Eta hik? Nola bizi dunk euskara?"

2016/01/25 - Unibertsitatea.net

Gaztezulo aldizkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dute Ika-mizkaren laugarren edizioa, eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, egitasmoan parte hartzen dute bai Euskal Herriko Unibertsitateak eta baita Deustuko Unibertsitateak ere.

Gehiago irakurri

Astronomia ezagutzeko oinarrizko ikastaroa

Astronomia ezagutzeko oinarrizko ikastaroa

2016/01/26 - Unibertsitatea.net

Astronomia Sailak eskainiko du saio teoriko-praktikoa, hain zuzen, Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen dituen EHUKultura ikastaroen barnean.

Gehiago irakurri

Nanozientzia komiki bidez "NanoKOMIK" erronkan

Nanozientzia komiki bidez "NanoKOMIK" erronkan

2016/01/27 - Unibertsitatea.net

Zientzia eta artea lotuko dituen nanofikziozko lehen komikia sortzeko proiektua abiatu dute CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa-zentroek.

Gehiago irakurri

Giza eskubideak ardatz dituen zine dokumental tailerra

Giza eskubideak ardatz dituen zine dokumental tailerra

2016/01/28 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitateak antolatutako tailerrean izena emateko epea irekita dago. Karlos Alastruey zinemagilea izango da ikastaroaren gidaria.

Gehiago irakurri

Giza ehun artifizialak hobetzeko urratsak

Giza ehun artifizialak hobetzeko urratsak

2016/01/29 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUren eta Oxfordeko Unibertsitatearen arteko ikerketa baten emaitza da giza ehunen artifizialen hobekuntzarako estrategia berria.

Gehiago irakurri

Tracking Bilbao:  ikus-entzunezko online sormena

Tracking Bilbao: ikus-entzunezko online sormena

2016/02/01 - Unibertsitatea.net

Ikus-entzunezko online sormenari buruzko tailerra egingo dute Bilbon datorren otsailaren 8tik 13ra.

Gehiago irakurri

Adineko pertsonek jasaten duten hauskortasun sindromea diagnostikatzeko tresna berria

Adineko pertsonek jasaten duten hauskortasun sindromea diagnostikatzeko tresna berria

2016/02/02 - Idoia

Nafarroako Unibertsitate Publikoan diseinatutako tresna berri batek hauskortasun sindromearen diagnostikoa hobetzen lagunduko du.

Gehiago irakurri

NanoGUNEren udako praktika programan izena emateko epea abian

NanoGUNEren udako praktika programan izena emateko epea abian

2016/02/03 - Unibertsitatea.net

Uda garaian nanoGUNEn praktikak egin nahi dituenak, aste honetatik aurrera, aukera dauka Udako Praktika Programan izena emateko.

Gehiago irakurri

Buruxkak liburutegi digitala: euskarazko unibertsitate-liburuak eta aldizkariak

Buruxkak liburutegi digitala: euskarazko unibertsitate-liburuak eta aldizkariak

2016/02/04 - Idoia

Buruxkak Liburutegi Digitalean (BLD) aurkituko dituzu, doan, UEUk argitaratu dituen liburu eta aldizkariak.

Gehiago irakurri

Aitzol Astigarraga: “Bertsotan egiteko gaitasuna erakutsiko duen robot autonomoa garatzea da nire erronka”

Aitzol Astigarraga: “Bertsotan egiteko gaitasuna erakutsiko duen robot autonomoa garatzea da nire erronka”

2016/02/05 - Unibertsitatea.net

Aitzol Astigarraga Pagoaga, 1976. urtean jaio zen Mutrikun. Informatika ingeniaritzako ikasketak amaitu ondoren, Bigarren Hezkuntzan aritu zen lanean hamar urtez; hala ere ez zuen eten unibertsitatearekin zuen hartu-emana, izan ere, Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldeko (RSAIT, UPV/EHU) kidea baita. Hori dela eta, robotika mugikorraren eta programazioaren inguruko artikuluak idatzi izan ditu. Halaber, gaur egun, gustuko dituen bi eremu uztartzen ari da bere doktorego-tesian: robotika mugikorra eta bertsolaritza.

Gehiago irakurri

Hastear da DeustoSTART Digital programa

Hastear da DeustoSTART Digital programa

2016/02/08 - Unibertsitatea.net

Ekintzailetza digitala sustatzeko asmoz landu dute Deustuko Unibertsitatean #DsDigital ekitaldia; otsailetik apirilera bitarteko formazio saioekin osatuko da.

Gehiago irakurri

Europar Batasunaren atzerritartasun eta asilo politiken inguruko jardunaldia

Europar Batasunaren atzerritartasun eta asilo politiken inguruko jardunaldia

2016/02/09 - Unibertsitatea.net

"Nazioarteko II. konferentzia: Atzerritartasun eta asiloari buruzko politikak Europar Batasunean" ekimenaren baitan egingo da jardunaldia; hain zuzen, UPV/EHUko Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Unibertsitate Masterrak antolatuta.

Gehiago irakurri

UEUren udaberriko ikastaro eskaintza zabala

UEUren udaberriko ikastaro eskaintza zabala

2016/02/10 - Unibertsitatea.net

"Norbere burua argitzeko ikastaro sorta" prestatu dute Udako Euskal Unibertsitatean udaberrirako, eta eskaintza jakintza-arloak bezain zabala da; bai online, bai eta aurrez aurre.

Gehiago irakurri

Ornitho.eus zientzia herritarra sustatzen duen plataforma

Ornitho.eus zientzia herritarra sustatzen duen plataforma

2016/02/11 - Unibertsitatea.net

EAEko faunaren erregistroa, datuen difusioa eta kontsulta errazten dituen plataformak urtebete bete du Aranzadi Zientzia Elkartearen iniziatibaz.

Gehiago irakurri

Txartelak salgai "Bertso Gutiziak" saiorako

Txartelak salgai "Bertso Gutiziak" saiorako

2016/02/12 - Unibertsitatea.net

Basque Culinary Centerren bertso saioa eta sagardotegiko menua elkartuko dira datorren otsailaren 19an.

Gehiago irakurri

Haur eta gazte literatur proiektu baterako wikilari egoiliar bila

Haur eta gazte literatur proiektu baterako wikilari egoiliar bila

2016/02/15 - Unibertsitatea.net

Wikipedia eta dokumentugintza atsegin dituen pertsona baten bila dabiltza 2016ko martxoa eta uztaila bitartean Donostipedia proiektuan aritzeko.

Gehiago irakurri

Gazteen ekintzailetzari buruzko jardunaldiak

Gazteen ekintzailetzari buruzko jardunaldiak

2016/02/16 - Unibertsitatea.net

Deustuko Unibertsitateak "Gazteen ekintzailetzari eta enpresen sendotzeari buruzko I. jardunaldiak" antolatu ditu otsailaren 18 eta 19rako.

Gehiago irakurri

"Tirabirak" erakusketa: gure iragana bineta bidez

"Tirabirak" erakusketa: gure iragana bineta bidez

2016/02/17 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUk Donostia 2016rekin batera garatu duen proiektu honetan, gure iragan gatazkatsua jorratu duten 52 marrazkigileren lanak bildu dira; bihar inauguratuko da erakusketa ibiltari transmedia.

Gehiago irakurri

Huhezinema jaialdiko BBC sailera filmak aurkezteko epea zabalik

Huhezinema jaialdiko BBC sailera filmak aurkezteko epea zabalik

2016/02/18 - Unibertsitatea.net

Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen bederatzigarren Euskal Film Laburren Jaialdiaren Basque Culinary sailera lanak aurkezteko epea luzatu dute.

Gehiago irakurri

"Haur-pobrezia munduan" hizpide

"Haur-pobrezia munduan" hizpide

2016/02/19 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitate Publikoan haur-pobrezia munduan gaitzat daukan biltzar bat egingo dute datorren astelehenean.

Gehiago irakurri

Estibaliz Mateos: “Depresio sintomak pertsona nerabezarora heldu baino lehen ager daitezke”

Estibaliz Mateos: “Depresio sintomak pertsona nerabezarora heldu baino lehen ager daitezke”

2016/02/22 - Unibertsitatea.net

Estibaliz Mateos 1985ean jaio zen Laudion. Lehenik, Psikologia ikasketei ekin zien eta, gero, Osasun Mentalari eta Terapia Psikologikoei buruzko Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Orduantxe, Deusto Stress Research ikerketa taldeko hainbat proiektutan hasi zen ikertzen, kolaboratzaile eta ikerketa laguntzaile gisa. Geroago, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko doktoretza aurreko diru-laguntza lortu zuen, eta horrek “Eskemen Terapia Modeloaren eta Etsipenaren Teoriaren baterako ekarpenak Nerabeen Depresioan” izeneko doktorego-tesia egiteko aukera eman zion. Gaur egun, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Pertsona Ezinduen Arloan egiten du lan psikologo moduan. IkerGazte kongresuan aurkeztu zuen lanaren inguruan aritu gara berarekin.

Gehiago irakurri

"Ezagutzera nator!": unibertsitate ikasleen telebista saio berria

"Ezagutzera nator!": unibertsitate ikasleen telebista saio berria

2016/02/23 - Unibertsitatea.net

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek ekoitzi duten saioa Goiena telebistan izango da ikusgai ostegunero.

Gehiago irakurri

Plentziako Itsas Estazioa Artikoko petrolio isuriei aurre egiteko lanean

Plentziako Itsas Estazioa Artikoko petrolio isuriei aurre egiteko lanean

2016/02/24 - Unibertsitatea.net

Euskal Herriko Unibertsitateko bi ikerketa talde ariko dira buru-belarri beste bederatzi herrialdetako 13 ikerketa erakunderekin batera.

Gehiago irakurri

Arrantza-baliabideen kudeaketarako aholkuak argitaratu dituzte

Arrantza-baliabideen kudeaketarako aholkuak argitaratu dituzte

2016/02/25 - Unibertsitatea.net

AZTI Tecnaliak 2016ko arrantza-baliabideen egoera aztertzen duen txostena argitaratzeaz bat, horiek kudeatzeko aholku zientifikoak ere jaso ditu.

Gehiago irakurri

Anfibioak izango dira protagonista egunotan Oñatiko XX. Ingurumen Jardunaldietan

Anfibioak izango dira protagonista egunotan Oñatiko XX. Ingurumen Jardunaldietan

2016/02/26 - Unibertsitatea.net

Oñatiko Natur Eskolak erakustea berezia prestatu du, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, berriz, mundu mailan mehatxu egoera larrienean dagoen ornodun talde honen inguruko hitzaldia eskainiko du.

Gehiago irakurri

"Euspot" euskarazko spot lehiaketa abian

"Euspot" euskarazko spot lehiaketa abian

2016/02/29 - Unibertsitatea.net

Sari nagusia 1.000 eurokoa izango da eta Mondragon Unibertsitatearen ekimen honetan parte hartzeko, nahi duen orok, 20-30 segundu arteko spot bat sortu beharko du.

Gehiago irakurri

EHUspace, izpi kosmikoen detektagailua martxan

EHUspace, izpi kosmikoen detektagailua martxan

2016/03/01 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Espaziala Masterreko ikasle talde batek diseinatutako izpi kosmikoen detektagailuak beste proba bat gainditu du eta, horrenbestez, urratsez urrats doa aurrera.

Gehiago irakurri

ForoTech: ingeniaritza eta teknologia astea

ForoTech: ingeniaritza eta teknologia astea

2016/03/02 - Unibertsitatea.net

Erakusketa teknologikoa, hitzaldi eta topaketa profesionalen zikloa zein emakume teknologoarentzako Ada Byron sariketa izango dituzte, besteak beste, Deustuko Unibertsitatean.

Gehiago irakurri

Ikastaro bat eskainiko du Montxo Armendariz zinemagileak NUPen

Ikastaro bat eskainiko du Montxo Armendariz zinemagileak NUPen

2016/03/03 - Unibertsitatea.net

"Begirada ikus-entzunezko interpretazioan" monografikoa ikasleei zein antzezle profesionalei zuzenduta dago.

Gehiago irakurri

Aratz Ramirez de la Piscina: “Pozik nago egin nuen hautuarekin, ikerketaren mundua hain gaztetatik aukeratu izanarekin”

Aratz Ramirez de la Piscina: “Pozik nago egin nuen hautuarekin, ikerketaren mundua hain gaztetatik aukeratu izanarekin”

2016/03/04 - Unibertsitatea.net

Aratz Ramirez de la Piscina ikertzaile gasteiztarrak Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen Zuzenbidea. Ondoren, giza eskubide eta botere publikoei buruzko masterrari ekin zion EHUn, eta ordutik, ikerkuntzari heltzeko erabakia hartu zuen. Hortaz, azken lau urteetan, “Nanoteknologien Arauketa Juridiko Komunitarioa” doktoretza tesia lantzen aritu da. Duela gutxi amaitu du idazketa prozesua eta apirileko defentsa prestatzen harrapatu dugu. Doktoretza lan horren parte, IkerGazte kongresuan aurkeztu zuen "Ziurgabetasunean erabakitzen: nanomaterial manufakturatuen arriskuen tratamendu juridikoa" lanaren inguruan aritu gara.

Gehiago irakurri

Komunikaldia 2016 ikus-entzunezko erronkei so

Komunikaldia 2016 ikus-entzunezko erronkei so

2016/03/07 - Unibertsitatea.net

"Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" galdera ardatz hartuta ekingo diote aurtengo Komunikaldiaren hamaikagarren edizioari.

Gehiago irakurri

Geneak nahieran aldatzea etorkizuneko botika izango ote den eztabaidagai

Geneak nahieran aldatzea etorkizuneko botika izango ote den eztabaidagai

2016/03/08 - Unibertsitatea.net

"Geneak nahieran aldatzea, etorkizuneko botika?" izenburua duen hitzaldia eskainiko dute bihar, Azkuna Zentroan, Bilbon.

Gehiago irakurri

Nafarroako kantutegi tradizionala bildu dute online aplikazio batean

Nafarroako kantutegi tradizionala bildu dute online aplikazio batean

2016/03/09 - Unibertsitatea.net

32 abesti bildu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzara bideratutako aplikazioan, eta online izango dira eskuragarri.

Gehiago irakurri

Gazteak, aisialdia eta euskara protagonista "Gazte gara gazte" proiektuan

Gazteak, aisialdia eta euskara protagonista "Gazte gara gazte" proiektuan

2016/03/10 - Unibertsitatea.net

Gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektuan, Euskal Herriko hainbat lekukotzaz gain, gazte hizkeraren euskal hiztegia ere osatu dute.

Gehiago irakurri

"Gerra galdu zutenen" memoria berreskuratzeko ikerketa-proiektua

"Gerra galdu zutenen" memoria berreskuratzeko ikerketa-proiektua

2016/03/11 - Unibertsitatea.net

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Azpeitiko Udalak, elkarlanean, bi liburu aurkeztu dituzte; hain zuzen, 1936 eta 1945 bitartean jazotako gertaerak biltzeko.

Gehiago irakurri

Diseinu grafikoko lehen kongresua Donostian

Diseinu grafikoko lehen kongresua Donostian

2016/03/14 - Unibertsitatea.net

"Nortasun korporatiboko marka grafikoak" gaia izango da diseinu grafikoaren inguruko lehen kongresuko protagonista.

Gehiago irakurri

Gazteen lan aukerei buruzko GAZTE UP jardunaldia

Gazteen lan aukerei buruzko GAZTE UP jardunaldia

2016/03/15 - Unibertsitatea.net

Deustuko Unibertsitateak gazteen lan aukerak aztertzeko jardunaldia prestatu du datorren ostiralerako.

Gehiago irakurri

Euskal film laburren Huhezinema 2016 jaialdia abian

Euskal film laburren Huhezinema 2016 jaialdia abian

2016/03/16 - Unibertsitatea.net

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatzen duten jaialdiak hiru eguneko egitaraua abiatu du gaur.

Gehiago irakurri

Ostiral astronomikoa Aranzadin

Ostiral astronomikoa Aranzadin

2016/03/17 - Unibertsitatea.net

Gagarin eta Kellyren hegaldiak alderatuko dituzte, besteak beste, datorren martxoaren 18ko ostiral astronomikoan.

Gehiago irakurri

Garbiñe Bereziartua: “Gazte batentzat, gaztelaniara jo beharrik ez izateko, baliabide garrantzitsua da euskalki baten jabe izatea”

Garbiñe Bereziartua: “Gazte batentzat, gaztelaniara jo beharrik ez izateko, baliabide garrantzitsua da euskalki baten jabe izatea”

2016/03/18 - Unibertsitatea.net

Garbiñe Bereziartua Etxeberria ikertzaile azpeitiarrak Pedagogia ikasketak amaitzear zituela ezagutu zuen ikerketaren mundua; orduantxe sartu zitzaion galderak egin eta erantzunak bilatzeko irrika. Eusko Jaurlaritzaren doktoretza aurreko beka lortuta ekin zion tesia egiteko bideari, eta amaitu zuenetik, han-hemen aritu da lanean (Azpeitiko Euskara Patronatuan, Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatean edo UPV/EHUren Leioako irakasle eskolan, besteak beste). IkerGazte kongresuan aurkeztu zuen “Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia" artikuluaren inguruan egin dugu solas berekin.

Gehiago irakurri

Doktorego jardunaldiak antolatu ditu UPV/EHUk

Doktorego jardunaldiak antolatu ditu UPV/EHUk

2016/03/21 - Unibertsitatea.net

Estreinakoz eskainiko ditu UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolak I. Doktorego Jardunaldiak; izen-ematea abian da.

Gehiago irakurri

EKITEN 2016 lehiaketan izena emateko azken egunak

EKITEN 2016 lehiaketan izena emateko azken egunak

2016/03/22 - Unibertsitatea.net

Mondragon Unibertsitatearen lehiaketan izena emateko epe muga datorren apirilaren 5era arte luzatu dute.

Gehiago irakurri

PREST_GARA 16/17 programarako irakasle bila

PREST_GARA 16/17 programarako irakasle bila

2016/03/23 - Unibertsitatea.net

Datorren ikasturteko PREST_GARA eskaintzan -Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako programan- aritzeko irakasle bila dabil UEU.

Gehiago irakurri

Matematikari Euskaldunen II. Topaketa: bidali zure komunikazioa

Matematikari Euskaldunen II. Topaketa: bidali zure komunikazioa

2016/04/04 - Unibertsitatea.net

UEUko Matematika sailak datorren udako ikastaroetarako, uztailerako, "Matematikari Euskaldunen II. Topaketa" antolatzen dihardu. Komunikazioak bidaltzeko epea zabalik da.

Gehiago irakurri

Gazte solidarioak: graduondoko ikasketak, alokairu merkea eta gizarte-lana

Gazte solidarioak: graduondoko ikasketak, alokairu merkea eta gizarte-lana

2016/04/05 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko graduondoko 45 ikasle ari dira gizarte-lanaren truke alokairu merkea eskaintzen duen Bilboko Udal Etxebizitzak proiektuan parte hartzen.

Gehiago irakurri

"Zientzia tabernan" dibulgazio hitzaldiak

"Zientzia tabernan" dibulgazio hitzaldiak

2016/04/06 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitateak Tuterako Letras a la taza liburu dendan eskainiko ditu "Zientzia tabernan" zikloko dibulgazio hitzaldiak.

Gehiago irakurri

 Zuzenbidea eta Giza Genoma hizpide

Zuzenbidea eta Giza Genoma hizpide

2016/04/07 - Unibertsitatea.net

Zuzenbideari eta Giza Genomari buruzko Nazioarteko XXIII. Biltzarra egingo dute Deustuko Unibertsitatean datorren astean.

Gehiago irakurri

Ander Intxaurrondo: “Ikerketaren bidez mundua ezagutzen hasteko ateak irekitzen zaizkizu”

Ander Intxaurrondo: “Ikerketaren bidez mundua ezagutzen hasteko ateak irekitzen zaizkizu”

2016/04/08 - Unibertsitatea.net

Ander Intxaurrondo Gonzalez de Langarika ikertzaile gasteiztarrak Informatika ingeniaritza ikasi ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua graduondokoa hautatu zuen; eta master horrekin batera ekin zion bere ikerketa ibilbideari Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldearekin batera. Iaz egin zuen bere doktoretza lanaren defentsa, 2015eko maiatzean; hain zuzen, IkerGazte kongresua hasi zen egun berean: “Aurkezpena egin eta zuzenean joan nintzen Durangora”. Bertan jendarteratu zuen "Lurrikarei buruzko informazioa eskuratzen Twitter bidez" artikuluaren inguruan aritu gara.

Gehiago irakurri

Gaixotasun zeliakoari aurre egiteko aurkikuntza berria

Gaixotasun zeliakoari aurre egiteko aurkikuntza berria

2016/04/11 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko ikerketa taldeak Science aldizkarian argitaratu ditu aurkikuntzaren nondik norakoak.

Gehiago irakurri

‘Kirol-hezitzailea eta kulturartekotasuna’ ikastaroa

‘Kirol-hezitzailea eta kulturartekotasuna’ ikastaroa

2016/04/12 - Unibertsitatea.net

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak "Kirol-hezitzailea eta kulturartekotasuna" ikastaroa eskainiko du maiatzetik aurrera.

Gehiago irakurri

Euskarazko tesien bila dabil TESIKER

Euskarazko tesien bila dabil TESIKER

2016/04/13 - Unibertsitatea.net

UEUk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duten euskarazko tesien datu-basea osatzeko deialdia zabaldu dute.

Gehiago irakurri

Aranzadiren Entomologia Sailean praktikak egiteko deialdia

Aranzadiren Entomologia Sailean praktikak egiteko deialdia

2016/04/14 - Unibertsitatea.net

Aranzadi Elkartearen Entomologia Sailak praktikak eskaintzen ditu uda garaian; abian da izen-emateko epea.

Gehiago irakurri

Futbol profesionala hizpide Andoni Zubizarretarekin

Futbol profesionala hizpide Andoni Zubizarretarekin

2016/04/15 - Unibertsitatea.net

"Futbol profesionalaren antolaketa eta egitura Andoni Zubizarretarekin" izenburupean egingo da hitzaldia Deustuko Unibertsitatean.

Gehiago irakurri

UPV/EHUren udako ikastaroak abian

UPV/EHUren udako ikastaroak abian

2016/04/18 - Unibertsitatea.net

Izen-emateko epe zabalik da dagoeneko; eskaintza zabala aurten ere: errefuxiatuen egoera eta Europaren erantzuna, gaixotasun arraroak, nekazaritza ekologikoa, hirien garapen iraunkorra, herritarrek sare sozialetan duten partaidetza edota birziklapena aberastasun iturri gisa, besteak beste.

Gehiago irakurri

Boluntariotzaren azoka egingo dute Euskal Herriko hiru campusetan

Boluntariotzaren azoka egingo dute Euskal Herriko hiru campusetan

2016/04/19 - Unibertsitatea.net

Apirilaren 20an, asteazkenean, II. Boluntariotza Azoka egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan.

Gehiago irakurri

Lehiaketetarako moto profesional erabat elektriko bat sortu dute NUPeko ingeniaritza ikasleek

Lehiaketetarako moto profesional erabat elektriko bat sortu dute NUPeko ingeniaritza ikasleek

2016/04/20 - Unibertsitatea.net

Motostudent erronkan parte hartuko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek eta, une honetan, motoa eraikitzeko babesle bila ari dira.

Gehiago irakurri

Eskuratu UEUren liburuak erdi prezioan

Eskuratu UEUren liburuak erdi prezioan

2016/04/21 - Unibertsitatea.net

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, UEUk bere argitalpenak erdi prezioan erosteko aukera eskainiko du ostiraletik astelehenera bitartean.

Gehiago irakurri

Irati Otamendi Irizar: “Ondare industrialak nondik gatozen eta nor garen erakusten digu”

Irati Otamendi Irizar: “Ondare industrialak nondik gatozen eta nor garen erakusten digu”

2016/04/22 - Unibertsitatea.net

Irati Otamendi Irizar ikertzaile beasaindarra arkitektura industriala ikusiz eta industria horrek herrian zein herritarrengan zuen eraginari buruzko kontuak entzunez hazi zen. “Eraikin industrial horiek betitik deitu didate atentzioa era batera edo bestera baina Arkitektura ikasketak egitearekin batera (Donostian, EHU), begirada teknikoagoarekin agian, arkitektura hauen soiltasunak izugarri erakarri ninduen”. Gero, erasmus bekari esker, Milanen, zaharberritzearen mundua ezagutu zuen eta, miretsita, karrera amaierako proiektuan zaharberritzea eta arkitektura industriala uztartuko zituen lanari ekin zion. Garai hartan, lankidetza-beka bati esker, arkitektura eskolako irakasle den Ezekiel Collantesekin arkitektura industrialaren inguruko ikerketan lehen pausoak emateko aukera izan zuen eta “argi ikusi nuen mundu hori arakatzen jarraitu nahi nuela”. Horretarako, Madrilgo Unibertsitate Politeknikora joan zen ondare arkitektonikoaren zaharberritzearen inguruko masterra egitera eta bueltatu zenetik, doktoretza tesia egiten ari da Eusko Jaurlaritzaren Predoc bekaren laguntzarekin. IkerGazten aurkeztu zuen “Echezarreta paper-fabrika Gipuzkoako industria-ondarearen eredu” artikuluaren inguruan hitz egin dugu berarekin.

Gehiago irakurri

“English on Tuesdays”: ingelesez hitz egiteko egitasmoa

“English on Tuesdays”: ingelesez hitz egiteko egitasmoa

2016/04/25 - Unibertsitatea.net

Ingelesez hitz egiten ikasi edo mintzamen-gaitasuna trebatu nahi baduzu, “English on Tuesdays” programan parte har dezakezu Deustuko Unibertsitatearen eskutik.

Gehiago irakurri

Berrikuntzak hidrogeno eta grafenozko iman atomikoen inguruan

Berrikuntzak hidrogeno eta grafenozko iman atomikoen inguruan

2016/04/26 - Unibertsitatea.net

NanoGUNEko ikertzaileek, lehen aldiz, grafenoa nola magnetizatzen den frogatu dute.

Gehiago irakurri

Nola eraldatu dute mundua sareek eta komunikazio molde ezberdinek?

Nola eraldatu dute mundua sareek eta komunikazio molde ezberdinek?

2016/04/27 - Unibertsitatea.net

"Sareek eta komunikazioek mundua nola eraldatu duten ikuspegi historiko eta zientifiko bat: telegrafotik Internetera, eta haratago" izenburua duen hitzaldia eskainiko du Urtzi Ayesta ikerlariak.

Gehiago irakurri

"Code girl" dokumetala IKTetako Nesken Nazioarteko Egunean

"Code girl" dokumetala IKTetako Nesken Nazioarteko Egunean

2016/04/28 - Unibertsitatea.net

IKTetako Nesken Nazioarteko Egunaren harira, apirilaren 28an, "Code girl" dokumentala eskainiko dute Iruñeko planetarioan.

Gehiago irakurri

Euspot lehiaketako 34 lan publikoaren sariaren bila

Euspot lehiaketako 34 lan publikoaren sariaren bila

2016/04/29 - Unibertsitatea.net

Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen "Euspot" euskarazko spot lehiaketak 34 lan jaso ditu eta maiatzaren 3ra arteko epea ireki dute publikoaren botoa emateko.

Gehiago irakurri

Ostra-zizaren elementu genetikoei buruzko ikerketa bat saridun

Ostra-zizaren elementu genetikoei buruzko ikerketa bat saridun

2016/05/02 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitatearen ikerketari saria eman diote Europako biltzar batean.

Gehiago irakurri

 "Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak" jardunaldia

"Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak" jardunaldia

2016/05/03 - Unibertsitatea.net

Mondragon Unibertsitateko 'Berrikuntza' hezkuntzari buruzko jardunaldiaren 3. edizioaren baitan egingo da, maiatzaren 13an.

Gehiago irakurri

Armiarma espezie berri bat aurkitu dute Artikutzan

Armiarma espezie berri bat aurkitu dute Artikutzan

2016/05/04 - Unibertsitatea.net

Aranzadi Zientzia Elkarteak eman du aurkikuntzaren berri eta, diotenez, espezie honen ale gehienak Artikutzan aurkitu dituzte.

Gehiago irakurri

Jarraitu zuzenean Merkurio eguzkiaren aurretik igaroko den unea

Jarraitu zuzenean Merkurio eguzkiaren aurretik igaroko den unea

2016/05/05 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUk Eguzkia, Merkurio eta Lurra lerrokatuko diren unearen jarraipena eskainiko du datorren maiatzaren 9an.

Gehiago irakurri

Haritz Arrieta Etxeberria: “Adin erlatiboaren eragina nabaria da saskibaloian, bai Europako eta baita Bizkaiko Txapelketetan ere”

Haritz Arrieta Etxeberria: “Adin erlatiboaren eragina nabaria da saskibaloian, bai Europako eta baita Bizkaiko Txapelketetan ere”

2016/05/06 - Unibertsitatea.net

Haritz Arrieta Etxeberria ikertzaile tolosarrak Ikerketa Biomedikoa Masterra ikasi zuen, hain zuzen, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatu ondoren. Bertan, Jon Irazusta eta Susana Gilek zuzentzen duten Fisiologia Saileko ikerketa talde batean hasi zen eta, halaxe, hainbat ikerketatan parte hartu zuen (hirugarren adinekoekin, triatletekin, korrikalariekin, saskibaloiko jokalariekin …); beti ere, denak, jarduera fisikoari eta kirolari lotuta. Dioenez, nahiz eta ikerketaren aurretik, bestelako esparruetako zein kirolaren inguruko hainbat lanbide izan zituen, behin ikerketaren mundua ezagutu zuenean argi eta garbi ikusi zuen ikerketa dela gustukoen duen lanbidea. IkerGazten aurkeztu zuen "Adin erlatiboaren eragina saskibaloiko jokalarietan" artikuluaren inguruan hitz egin dugu berarekin.

Gehiago irakurri

Bizkaiko golkoko antxoa-biomasa kalkulatuko dute

Bizkaiko golkoko antxoa-biomasa kalkulatuko dute

2016/05/09 - Unibertsitatea.net

Bioman udaberriko neurketa kanpainaren baitan, hamabost ikertzailek Bizkaiko golkoko antxoa-populazioa kalkulatuko dute.

Gehiago irakurri

"Ondarea eta generoa: ikusezina ikusgai eginez" jardunaldia

"Ondarea eta generoa: ikusezina ikusgai eginez" jardunaldia

2016/05/10 - Unibertsitatea.net

Kultur ondarea kudeatzerakoan, genero ikuspegia aintzat hartzearen garrantzia landuko da maiatzaren 12ko jardunaldian.

Gehiago irakurri

Eskolako erizainaren irudia sortzea gomendatzen du ikerketa batek

Eskolako erizainaren irudia sortzea gomendatzen du ikerketa batek

2016/05/11 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitatean aurkeztu den doktoretza-tesi baten arabera, eskolako erizainaren irudia sortzeak eskoletako istripuei aurre hartzen langunduko luke.

Gehiago irakurri

Scratch Eguna 2016 Bilbon eta Gasteizen

Scratch Eguna 2016 Bilbon eta Gasteizen

2016/05/12 - Unibertsitatea.net

Datorren maiatzaren 14rako antolatu dute Scratch Eguna, besteak beste, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen koordinaziopean.

Gehiago irakurri

"Edertasuna barnealdean dago" lana Euspot lehiaketako irabazle

"Edertasuna barnealdean dago" lana Euspot lehiaketako irabazle

2016/05/13 - Unibertsitatea.net

Euspot euskarazko spot lehiaketako sari nagusiak Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek eskuratu dituzte.

Gehiago irakurri