Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Haur eta gazte literatur proiektu baterako wikilari egoiliar bila

Dokumentuaren akzioak

Haur eta gazte literatur proiektu baterako wikilari egoiliar bila

2016/02/15 - Unibertsitatea.net
Wikipedia eta dokumentugintza atsegin dituen pertsona baten bila dabiltza 2016ko martxoa eta uztaila bitartean Donostipedia proiektuan aritzeko.

Donostipedia proiekturako wikilari egoiliar izan nahi al duzu? Haur eta Gazte Literaturaren wikiproiektuan arituko den norbait behar dute. Bost hilabeterako eskaintza da, martxoan hasi eta uztailera arte luzatuko dena eta Donostiako Haur Liburutegiaren Dokumentaziogunea izango du lantoki aukeratuak; jardunaldi erdian arituko da 5.000 euro gordineko lansariaren truke.

Donostipedia proiektua 2015eko udazkenean abiatu zuten, hain zuzen, Donostiako Udal Liburutegiko Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen, Donostia Kulturaren, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta hainbat wikilariren eskutik. Hauxe da ekimenaren xedea: haur eta gazte literaturaren inguruko edukiak zabaltzea, Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen bilduma ezagutzera ematea eta Wikipedia ikasleen artean sustatzea.

Interesa baldin baduzu, hona Donostia Kulturak Euskal Idazleen Elkartearekin eta Donostia 2016rekin elkarlanean abiatutako deialdiaren oinarriak.