Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikastaro bat eskainiko du Montxo Armendariz zinemagileak NUPen

Dokumentuaren akzioak

Ikastaro bat eskainiko du Montxo Armendariz zinemagileak NUPen

2016/03/03 - Unibertsitatea.net
"Begirada ikus-entzunezko interpretazioan" monografikoa ikasleei zein antzezle profesionalei zuzenduta dago.

Montxo Armendariz zinemagile nafarrak eskainiko du Nafarroako Unibertsitateak antolatu duen 20 orduko ikastaroa, apirilaren 4tik 7ra bitartetan. Begirada ikus-entzunezko interpretazioan izenburua duen monografikoa, batez ere, ikasleei eta antzezle profesionalei zuzenduta dago eta 14 pertsonako taldea osatuko dute.

Honako jakintzak irakatsi/ikasiko dira ikastaroan, besteak beste: adierazkortasuna eta emozioen kontrola, planoaren tamaina eta muntaketa, harraldien errepikapena, ahotsa eta keinua, gidoi baten irakurketa, pertsonaien analisia, eszena baten intentsitate dramatikoaren gradazioa eta pertsonaien eraketa eta prestakuntza.

Antolatzaileen hitzetan, "Ikastaroak begiradan jartzen du arreta ikus-entzunezko interpretazioaren esanahia zehazten duen oinarrizko eta funtsezko elementu gisa", horregatik, interpretazio ahalmen hori ulertzeko eta kontrolatzeko modurik onena praktika dela ondorioztatuta, kameraren aurreko antzezpen multzo gisa antolatu dute ikastaroa. Hortaz, begirada behar bezala erabiltzen ikasteko bitartekoa eta euskarria izatea da xedea.