Dokumentuaren akzioak
Altzairua gogorrago eta iraunkorrago bihurtzeko tekonologia berria
"Maraging" izena duen altzairua asko erabiltzen da, batez ere, aeronautikarekin, industria aeroespazialarekin eta makina-erremintarekin lotutako lan esparruetan. Jonathan L. Fernández de Arak Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurkeztu duen tesian, altzairu mota hori gogorrago eta eraginkorrago bihurtzeko tekonologia berria garatu du.
Tratamendu termokimiko bat du abiapuntu teknologia berri horrek eta birdiseinatutako industria-ekipo baten bidez, prezipitazioz gogortzen den altzairuaren hobekuntza nabarmena lortzea du xede -gogortasuna eta korrosioaren zein higaduraren aurkako iraunkortasuna hobetzeko-.
Horretarako, bere ikerketan, teknologia berri bat landu du (arku elektrikoaren plasmaren bidezko nitrurazio ionikoa), eta aplikaziorako, hots, prozesu termokimiko horiek egin ahal izateko, industria ekipo bat egokitu du (Lurrun faseko Deposizio Fisikoa).
Bere hitzetan, landu duena, "aleazio-mota bakan bat da, erabiltzen dena, batez ere, industria aeronautiko eta aeroespazialean, baita konformazio eta moldeen erremintetan ere. Aisialdiko industrian ere sarrera eduki du, 'maraging’ altzairuarekin egindako golf-makilak eta esgrima-armak ere badirelako, betiere prestazio eta balio erantsi handiko artikuluetan".
Nazio eta Europa mailako patenteak erregistratu dira.