Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Europar Batasunaren atzerritartasun eta asilo politiken inguruko jardunaldia

Dokumentuaren akzioak

Europar Batasunaren atzerritartasun eta asilo politiken inguruko jardunaldia

2016/02/09 - Unibertsitatea.net
"Nazioarteko II. konferentzia: Atzerritartasun eta asiloari buruzko politikak Europar Batasunean" ekimenaren baitan egingo da jardunaldia; hain zuzen, UPV/EHUko Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Unibertsitate Masterrak antolatuta.
Europar Batasunaren atzerritartasun eta asilo politiken inguruko jardunaldia

ARGAZKIA: Olmo Calvo

Ostegun honetan, otsailaren 11n, abiatuko da Europar Batasunaren atzerritartasun eta asilo politikei buruzko konferentzia UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Bilboko Abandoibarra etorbideko eraikinean).

Bi egun iraungo dituen jardunaldian, besteak beste, honako gaiak hartuko dira hizpide: gaur egun Europar Batasunean aplikatzen ari diren asilo politikak, Europar Batasuna "errefuxiatuen krisiari" ematen ari zaion erantzuna edota Calais-ko errefuxiatuak bizitzen ari diren egoera.

UPV/EHUko Administrazio Zuzenbidean, Konstituzio Zuzenbidean eta Zuzenbidearen Filosofian irakasle diren Iñaki Lasagabaster, Nieves Arrese, María Carmen Bolaño eta Iker Barbero izango dira bertan. Halaber, horiez gain, Sergio Carrera Bruselako Europako Politikaren Ikerlanetarako Zentroko ikerlariak, Giuseppe Campesi Bariko Unibertsitateko ikerlariak, Olivier Lecucq Paueko Unibertsitateko Iberiar eta Iberoamerikar Ikasketen Institutuko zuzendariak, SOS Arrazakeriak, CEAR Euskadik, CIMADE Pays Basquek eta Hendaiako Administrazio Erretentzio Zentroko ordezkariek ere hartuko dute parte.

 

EGITARAUA

Otsailak 11, osteguna:

11:00 - Konferentziaren inaugurazioa. Iñaki Lasagabaster, Mª Nieves Arrese (UPV/EHU).

11:15 - 13:30 – Asiloari buruzko politikak Europar Batasunean. Moderatzailea: Iñaki Lasagabaster (UPV/EHU).

  • EBren erantzuna ‘Errefuxiatuen Krisiari': Krisi Politiken, Askatasunaren eta Zuzenbide Estatuaren erronkak. Sergio Carrera (Centre for European Policy Studies, Brussels).
  • Asilo bila krisi garaian: Harrera, konfinamendua eta atxiloketa Italiako mugan. Giuseppe Campesi (Università degli Studi di Bari).
  • Calais-ko errefuxiatuen egoera. Olivier Lecucq (Directeur de l'Institut d'études ibériques et ibérico-américaines, Université de Pau).

16:00 - 18:30 - Atzerritartasunari buruzko kontuak Barne Zuzenbidean. Moderatzailea: Mª Carmen Bolaño (UPV/EHU).

  • Beroan egindako itzulketak Ceuta eta Melillako mugetan. Julio González (Madrilgo Universidad Complutense).
  • Atzerritarren barneratze zentroen araubide juridikoa. Vicenç Aguado (Universidad de Barcelona).
  • Atzerritarren atxiloketa administratiboa: modalitateak eta problematika. Iker Barbero (UPV/EHU).
  • Egonaldi irregularra haustearen batzordeak ezarritako kanporatze zigorraren baliogabetzea. Mª Nieves Arrese (UPV/EHU).

 

Otsailak 12, ostirala:

11:00 - 12:00 - Komunikazioak. Moderatzailea: Mª Nieves Arrese (UPV/EHU).

  • Unai Aberasturi, Endika García, Francisco Valdelande, Paula Aldekoa eta Raquel Pérez, Reyes Rozas, Alberto Cuesta.

12:30 - 14:00 - Mahai ingurua: Egungo immigrazio eta asilo politiken nondik-norakoak. Moderatzailea: Iker Barbero (UPV/EHU).

  • Mikel Mazkiaran (SOS Arrazakeria).
  • Patricia Bárcena (CEAR Euskadi).
  • Francisco Sánchez (CIMADE Pays Basque, Centre de Rétention Administrative d'Hendaye).

14:00 - Konferentziaren amaiera. Iker Barbero (UPV/EHU).