Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Astronomia ezagutzeko oinarrizko ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

Astronomia ezagutzeko oinarrizko ikastaroa

2016/01/26 - Unibertsitatea.net
Astronomia Sailak eskainiko du saio teoriko-praktikoa, hain zuzen, Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen dituen EHUKultura ikastaroen barnean.

"Astronomiara sarrera" ikastaroan, zeruko objetuak identifikatzeko gakoak partekatuko dira. EHUren Gipuzkoako Kanpusean egingo da ikastaroa datorren otsailaren 8tik apirilaren 18ra bitartean, astelehen eta ostegunetan 18:30etik 20:00etara.

Astronomiazale den edonork zerua behatzeko erabil ditzakeen tresnak ezagutuko dira eta gorpu astronomikoen propietateen inguruko sarrera bat ere aurkeztuko da. Antolatzaileen hitzetan, "helburua astronomiaren bidez zientzia eta kulturaren inguruko interesa piztea da". Halaber, gaueko behatzeak ere egingo dira, osagarri gisa, teleskopioekin.

Izen-ematea

Urtarrilaren 29ra arte eman daiteke izena 25 orduko "Astronomiara sarrera" ikastaroan. Horretarako, Gipuzkoako Campuseko Kultur eta Kirol bulegora hurbildu beharko du interesa duenak. Prezioa 60 eurokoa da. Izen-ematearen inguruko xehetasun guztiak eta araudia, hemen.

Lizentziaturako zein Diplomaturako ikasleek 2 kreditu eskuratuko dituzte ikastaroaren ordainetan; Graduko ikasleek, aldiz, kreditu bakarra.