Dokumentuaren akzioak
2015: Argiaren Nazioarteko Urtea
ONUk 2015. urtea Argiaren Nazioarteko Urtea izango zela aldarrikatu zuen duela bi urte, 2013an, hori ospatze aldera, Destellos de Luz izeneko lana egin dute 20 bat egilek. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, zenbait irakasle eta ikertzaileren eta Iruñeko Planetarioko eta Zientziaren Lagunen Elkarteko kide batzuekin batera argitaratu du liburua eta gaur aurkeztuko dute -azaroak 19- Iruñeko Planetarioan.
Lanaren helburuetako bat, argiaren inguruan informatzea litzateke, argiari buruzko datuak eman, horren inguruan hausnartzera deitu eta batez ere, gaiarekiko jakinmina piztea. Antzinatik piztu izan du gugan jakinmina gai honek, eta oraindik ere asetu gabe dagoen eremua dela eta, liburu hau argitaratzea erabaki zuten irakasle eta ikertzaile talde honek.
Hemen duzue liburuaren inguruko informazio gehiago: Destellos de Luz.