Dokumentuaren akzioak
Berrikuntzak hidrogeno eta grafenozko iman atomikoen inguruan
Hidrogeno-atomo bat nola magnetizatzen den frogatu dute nanoGUNEko ikertzaileek; besteak beste, Madrilgo Unibertsitate Autonomoarekin eta Grenobleko Néel Institutuarekin lankidetzan. Horretarako, grafeno-eremu bat hidrogeno-atomo bat absorbatzen jarri dute eta, ondorioz, grafenoaren eremu zabal bat magnetizatu dute. Lehen aldia da hidrogeno-atomoen manipulazio selektiboari esker doitasun atomikoko grafeno magnetikoa lor daitekeela frogatu dutela; hain zuzen, Science aldizkarian argitaratu dute lana.
Honela mintzo dira ikertzaileak: “Gure lanean, agerian geratu da nola hidrogeno-atomo batek grafeno-geruza bat ukitzen duenean hidrogenoak bere momentu magnetikoa transferitzen dion” eta “Ohikoenak diren material magnetikoei dagokienez (adibidez, burdina, nikela eta kobaltoa), atomo bakoitzak eragiten duen momentu magnetikoa nanometro-hamarren gutxi batzuetara iristen da; haiek ez bezala, hidrogeno-atomo bakoitzak grafenoan induzitzen duen momentu magnetikoa zenbait nanometrotakoa da, eta, aldi berean, modulazio bat gertatzen da eskala atomikoan”. Bide horretan nabarmendu dute “lortu dugula era kontrolatu batean manipulatzea hidrogeno-atomo indibidualak, eta, horri esker, nahieran ezarri ahal izan ditugu grafenoaren eskualde jakinetako propietate magnetikoak”.
Hauxe ikerketaren emaitzak era didaktikoan ikusi eta ulertzeko prestatu duten bideoa: