Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Armiarma espezie berri bat aurkitu dute Artikutzan

Dokumentuaren akzioak

Armiarma espezie berri bat aurkitu dute Artikutzan

2016/05/04 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteak eman du aurkikuntzaren berri eta, diotenez, espezie honen ale gehienak Artikutzan aurkitu dituzte.

Kantauriko eta pirinioetako basoetan bizi den armiarma espezie berri bat aurkitu dute, hain zuzen, Tenuiphantes cantabropyrenaeus espeziea. Izendapen hori daraman armiarmak 2 mm besterik ez ditu; txikia da, beraz.

Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek eta Robert Bosmans belgikako araknologoak aurkitu dute klima hezeetan bizi den espezie berria. Hartara, berriz ere frogatu dute bilduma zientifikoen errebisioa ezinbestekoa dela; horrela lortzen baitira, modu mugagabean, askotariko ezagutza berriak.

Halaber, Artikutzan aurkitu dira armiarma espezie berri honen ale gehienak; hots, espeziearen informazio ekologiko ugari lortu da natura-erreserba honetan.

Arachnology aldizkarian argitaratu da lana eta laburpena eskuragarri dago interesa duen ororentzat. Era berean, gainerako informazio osoa Munibe aldizkarian kontsulta daiteke.