Dokumentuaren akzioak
Zuzenbidea eta Giza Genoma hizpide
Zuzenbideari eta Giza Genomari buruzko Nazioarteko XXIII. Biltzarra datorren apirilaren 11n egingo da, astelehenean, Deustuko Unibertsitatean.
Aurtengo edizioan, besteak beste, bioteknologiaren eta giza genetikaren eboluzioa izango dituzte hizpide; halaber, horien ondorio etikoez zein juridikoez ere egingo dute gogoeta. Zuzenbideari eta Giza Genomari buruzko Biltzarraren antolatzaileen hitzetan, "hausnarketa eta eztabaida bultzatzea baita xedea".
Bi gai nagusi izango ditu biltzarrak, horrenbestez, honako bi saiotan banatu dute jardunaldia:
- Saio klinikoak: araudiaren ikuspegi berriak.
- Analisi genetikoak aseguruak kontratatzerakoan.
Hortaz, nazioarteko adituen panel batek abiatuko du eztabaida eta, ondoren, parte-hartzaileen hausnarketera txanda irekiko da. Era berean, horiez gain, ahozko komunikazioak ere aurkeztuko dira, aldibereko hainbat saiotan.